ISTILUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, Vito Quilesen aurkako protesten harira izandako istiluengatik

Guztira, 18 pertsona atxilotu dituzte jada urriaren 26ko arratsaldean Bilbon izandako istiluengatik. Kalte handiak izan ziren hiri-altzarietan, dendetan eta ibilgailuetan. Atxilotuak 19 urte ditu, eta aurretik ere behin atxilotu dute.

(Foto de ARCHIVO)

Vehículos incendiados en Bilbao tras la concentración contra Vito Quiles



REMITIDA / HANDOUT por HUMBERTO BILBAO

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

26/10/2026

Vito Quilesen aurkako protesten ondorioz Bilbon su hartutako ibilgailuak. Artxiboko argazkia: Europa Press

Ertzaintzak 19 urteko gizon bat atxilotu du ostegun arratsaldean Bilbon, urriaren 26an Bizkaiko hiriburuan izandako istiluetan edukiontzi bati su ematea leporatuta. Vito Quilesen ekitaldi baten aurka deitutako elkarretaratzea bertan behera utzi ondoren jazo ziren istiluak, ekitaldia bera ere bertan behera geratu ostean.

Ikerketaren arabera, 19 urteko gizona izan daiteke Francesc Macia kalean obretarako edukiontzi bati su eman zion ustezko erantzulea.

Hori dela eta, 17:00ak aldera, gizonezkoa atxilotu egin dute, desordena publikoen ustezko delitu bat egotzita.

Guztira, 18 pertsona atxilotu dituzte jada urriaren 26ko arratsaldean Bilbon izandako istiluekin lotuta. Kalte ugari izan ziren hiri-altzarietan, saltokietan eta ibilgailuetan.

Aurretik ere behin atxilotu dute gaur atxilotutako gaztea.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X