Ikusi, primizian, "Hermanas" filmaren trailerra
Ione Hernandez Saenz donostiar zuzendariaren fikziozko lehen film luzea azaroaren 27an iritsiko da zinema aretoetara, Elena Anaya eta Emma Suarez aktoreak protagonista direla. EITBren parte hartzea duen filma Bizkaian eta Madrilen filmatu dute, eta Gariza Films euskal etxeak, Solita Filmsek, Elastica Filmsek eta ISB FIlmsek ekoitzi.
Goizetik gauera, ustekabeko gertakari batek hankaz gora jarriko du Chelo (Suarez) eta Marta (Anaya) ahizpen arteko harremana. Lotura ezin estuagoa zirudiena kinka larrian jarriko du jazoera horrek, eta bi emakumeek eta horien ingurukoek zirt edo zart egin beharko dute: noraino iristeko prest daude beretarrak defendatzeko, horrek familiaren zati bat galtzea badakar ere?
Zure interesekoa izan daiteke
Urkijok, "Hiru olatuak" filmari buruz: "Egin dudan pelikularik handiena da"
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da