Valladolideko Zinemaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin

Filmak Emma Suarez eta Elena Anaya ditu protagonista, eta eraso batek familia barruan eragiten dituen mugimenduak ditu kontagai. EITBren parte hartzea du. 

"Hermanas" Seminci

"Hermanas"eko lantaldea, Semincin. Argazkia: Gariza Films.

Ione Hernandez euskal zinemagileak familia barruko eraso batek familia horretan eragiten dituen aldaketak aztertu ditu “Hermanas” bere lehen film luzean. Emma Suarez eta Elena Anaya dira, pantailan, egoera mingarri horri aurre egin beharko dioten ahizpak.

EITBren parte hartzea duen filmaren Europa estreina igandean egin dute, hilak 27, Seminci Zinemaren Nazioarteko Valladolideko Astearen 71. edizioaren programaren barruan, irailean Torontoko zinema jaialdian aurkeztu eta gero.

Chelo (Suarez) eta Marta (Anaya) ahizpek harreman estua dute, baina horietako baten semeari hamahiru urteko lehengusinari sexu erasoa egitea leporatuko diote eta horrek elkarren aurrean jarriko ditu bi emakumeak, biktimaren amak salaketa jarriko baitu.

Emma Suarezek azpimarratu du oso garrantzitsua iruditzen zaiola hain gai zailari “epairik ezartzen ez duen” ikusmolde batetik begiratzea eta pertsonaien alde edo kontra egin gabe egitea, ezpada “ikuslea aske utzita, nahasita dauden pertsona guztien inguruan hausnar dezan”.

Suarezek eta Anayak ez ezik, Carlota Keiko, León Martínez, Josean Bengoetxea, Aritz Kortabarria eta Nora Otxoteko aktoreek ere hartu dute parte zinemetara azaroaren 27an iritsiko den filmean. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X