Nerea Castro “Canción animal” bere lehen film luzea filmatzen hasi da
Nerea Castro bilbotar zinemagilea Canción animal bere lehen film luzea filmatzen hasi da, EITBren parte hartzearekin. Nerabe baten (Haizea Carneros) inguruko istorioa da; abesteko ahots paregabea jaso du hainbat belaunalditako emakumeen eskutik, eta orain zirt edo zart egin beharko du, nor den ezkutatzen jarraituko ote duen edo mundura zabalduko ote den erabakitzeko.
Filmatze lanak abian dira, Bizkaian (Portugalete, Santurtzi, Laga, Galdakao, Oma, Bilbo), eta Carnerosek Miren Gaztañaga, Nathalie Poza, Mikel Losada, Lola Alterio eta Klara Badiola ditu alboan, antzeztaldean. Transformazioari buruzko ipuinak ezberdin egiten gaituen hori ezkutatzera behartzen gaituzten arauak eraman nahi ditu pantailara.
Katixa de Silva, Ana Camacho eta Lina Badenes (Turanga Films) dira Canción animal filmaren ekoizleak, eta gidoia Cadena de ave Monica Crespo idazleak Las madres secretas liburuan (Base, 2017) argitaratu zuen ipuina du oinarri. Musika Ana Arsuaga konpositore eta musikariak, Verde Pratok, sortu du.
“Alegia koporal, politiko, intimo eta basati bat sortu nahi dut, disidentzia, transformazioa eta plazera besarkatzen duten narratibak aldarrikatzen dituzten belaunaldi berriei dei egiten diena”, esan du Castrok.