PALMARESA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Ghost in the Cell' filmak irabazi du Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko film luzerik onenaren saria

Europako Fantasiazko Film Labur Onenaren saria Paula Gallegoren Insecticida lanarentzat izan da, eta Danel Garay eta Laura Barquinen Azpian filmak Euskal Film Labur Onenaren EITB Saria irabazi du.

'Ghost in the Cell' filma. 

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 37. Astearen palmaresa iragarri dute ostiral honetan. Ikusleek Ghost in the Cell (Joko Anwar, 2026) film indonesiar-korearrari eman diote film luze onenaren saria, eta The Seeing Eye Dog Who Saw Too Much (Eric Jackowitz, 2025) filmari, berriz, film labur onenarena. Azken horrek Film Labur Onenaren Gazte Epaimahaiaren saria ere jaso du. 

Animaziozko film labur onenaren saria Zwermen (Janneke Swinkels eta Tim Frijsingerde, 2025) lanak irabazi du, eta Espainiako film labur onenarena Amor de padre (2026), Caye Casasen pelikulak. 

Horrez gain, Méliès saria Insecticida (2026) Paula Gallegoren pelikulak irabazi du, Film Labur Onenaren Epaimahaiaren Saria The Last Jiangshik (Yu Chih-Chieh, 2026),  Espainiako Film Labur Onenaren Scifi saria Señuelok (Martha G. Ayerbe, 2025), eta Euskal Film Labur Onenaren EITB Saria Azpian lanak (Danel Garay eta Laura Barquín, 2026) .

Azkenik, Film Luze Onenaren Blogos de Oro Saria No Rest for the Wicked (Kasper Kalle, 2026) filmak eraman du. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X