Zinema jendaia Bizkaia Zubitik zintzilika
Hantuste eta txulo agertu da "¿Cómo hemos llegado a esto?" filma Euskal Herriko bizpahiru pantailatan, izenburu ezin aproposagoarekin.
Ezin ukatu: egun hauetako karteldegiak bi zutabe sendo ditu. Bi horiek zinemaren handitasuna erakusten dute. Tresna eta arma ezberdinak darabilzkite biek ikuslearen arima, begiak eta entendimendua kinka eta dar-dar larri gozoan jartzeko. Biek jotzen digute erronka sekulakoa. Guri. Izakioi. Gizakioi. Zeluloidez elikatzen garenoi. Bi film ezin adierazizko horiek Mascha Schilinski-ren El sonido de la caída (In die Sonne schauen) eta Bi Ganen Resurrection dira. Lau belaunaldi zeharkatzen ditu lehengoak gizabanako eta herrialde baten istorioak eta Historia kontatzeko. Latzak dira garai guztiak. Herioa dantzan dabil etxean zein kanpoan. Latza izango da beti gizakion patua…
Bigarrena opio-erretoki batean hasten da, eta XXI. mendea hasi zen goizaldean bukatu. Gabarra gorri baten gainean. Txinako portu batean. Filma amaitu dela pentsatuko duzue, bai. Azken balentria baterako denborarik, paradarik, ausardiarik ez dela geratzen ere pentsatu. Tronpatu zarete, irudi bat falta da. Eta irudi horrek zera frogatzen du: zinemara goazenok mamuak gara, Denborak ezabatuko dituen gorputzak eta sentsazioak. Gehiago ez. Gutxiago ere ez.
Gure etxe ondoko, urrutiko, barruko pantaila guztiak ez lirateke, baina, bi pelikula horiekin beteko. Derrigor izan behar beste film hamaika. Jendetza doa ezer gutxi balio duen Michael, Jacksonen hagiografia petrala, ikustera. Ikusle saldoak aukeratu du The Devil Wears Prada 2 atrebentzia kontrolatua.
Ba al da besterako lekurik, pantaila zati bat libre? Nor ausartuko aipatu erraldoi horiei guztiei aurre egitera?
Baietz jakin: antzina, lur sakratuan betiko deskantsua hartzeko eskubiderik ez zutenak… Komikoak! Agertokian eskarmentu polita dutenak, txikitan gezurrezko kamera batekin jolasten zutenak. Eskolan erredakzio kasik bikainak idazten zituztenak.
Serio ari naiz, Bilboko San Luis Meategi kalean dagoen Escuela de Cine del País Vasco delakoan ibilitako kuadrilla batek gauzatu du inork sumatu ez zuen jukutria zurgarria, ahoa bete hortz uzten zaituen bihurrikeria halakoa, zeina Euskal Herriko bizpahiru pantailatan agertzen baita. Hantuste eta txulo agertu ere. ¿Cómo hemos llegado a esto? du izenburu, izenburu ezin aproposagorik…
Ez hain aspaldi, eskolan gidoi eta dramaturgia ikastaroak ematen dituen David Caiñak izen bereko antzerki lana estreinatu zuen. Komedia eroa. Bertan, bi emakume, lagun minak direnak, haserretzen dira biziki bata besteak utzitako senarrarekin amodioetan dagoelako. Eskolako ikasle ohia den Portugaleteko Gorka Minguez aktoreak erabaki kristona hartu zuen. Damurik gabe, atzera jo barik, berak bihurtuko zuen antzerki lan hori pelikula. Betiko adiskidea duen Santurtziko Ismael Merino (ikuskizunaren munduan denek ‘Yeyo Bayeyo’ deitzen diote…) konbentzitu zuen maltzurkeria galantaz: protagonista izateaz aparte, ekoizle behar zuen. Eta Yeyok, baiezkoa. Deitu zion gero Gorkak hainbeste soinu banda orkestratu duen Nerea Alberdiri, eta honek ere baietz, musika konposatuko zuen pelikularako. Argazki zuzendari bat behar beharrezkoa zen; San Luis Meategi kalean zuten onena, eskolako irakaslea den Ernesto Baez….
Lantaldea osatua zen. Ez zen zaila Macarena Gomezek, Kira Mirok eta Antonia San Juanek parte hartzeko gonbita onartzea. Nork ez du atsegin bi aste-edo pasatzea Bizkaia Zubiaren aurrean? Bai, hortxe da filmatua ¿Cómo hemos llegado a esto? 75 minutuko balentria bizkaitarra.
Bihar Mortal Kombat II estreinatuko da euskaraz… Lepoa jokatuko nuke Gorkaren kuadrillak honi ere aurre emango diola. Atzera pausorik jo gabe. Bere egin dituen bizpahiru pantaila furios defendatuz.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal zinemak irailaren 22an ospatuko du gala handia, Zinemaldian eta EITBren eskutik
Miren Gaztañaga eta Ane Gabarain aktoreek aurkeztuko dute Victoria Eugenia antzokian egingo den gala. Jose Ramon Soroiz aktoreak Zinemira Saria jasoko du, eta Alberto Gastesi gidoilari eta zuzendariak EITBren Egile Berriak saria. ETBk eta ETB ONek zuzenean eskainiko dute.
Zinemaldiak ordubete eskasean agortu ditu saio batzuetarako sarrerak
Dagoeneko agortu dira, besteak beste, Sacamantecas eta La bola negra filmak ikusteko sarrera guztiak.
Hasi da Zinemaldiko sarreren salmenta
09:00etan zabaldu da online zein leihatiletan sarrerak erosteko aukera. Sarrerak modu mailakatuan salduko dituzte; horrela, gaur lehen hiru egunetarako sarrerak soilik jarri dituzte eskuragarri.
Hau da “Azken agurra” filmaren kartela
Koldo Almandozen film berria Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatuko dute, lehiatik kanpo. EITBren partea hartzea du Koldo Almandozen hirugarren film luzeak, “dramedia existentzialista” honek.
'Naza', Veneziako Mostra hunkituta utzi duen Gazako sarraskiari buruzko dokumentala
Gazako sarraskia salatzen duen dokumentalak ikus-entzuleak hunkituta utzi ditu ostegun honetan Veneziako Nazioarteko Zinemaldian. Yuval Abraham eta Rachel Szor israeldarrek zuzendutako filmak agente israeldarren testigantzak biltzen ditu, Palestina suntsitzeko eta palestinarrak erailtzeko jarraitutako estrategia militar eta teknologikoaren inguruan. Filma aurtengo Donostiako Zinemaldian izango da ikusgai, Perlak sailaren barruan.
Patricia López Arnaizek Gure Zinema saria jasoko du Zinemaldian
Arabar aktoreak euskal zinema eragileen plataformaren saria jasoko du irailaren 19an Donostian, "azken urteotan aktore nabarmenen artean kokatu duen ibilbideari esker".
"Salitre" pelikularen trailerra
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea, "amatasunaren alde ilunerako bidaia intimo eta sentsoriala", Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko da, urrian. EITBren parte hartzea duen thriller psikologikoaren protagonistak Haizea Carneros eta Nagore Aranburu dira.
Orlando Bloom, Marion Cotillard eta Jeremy Irons Zinemaldian izango dira
Werner Herzog eta Naomi Watts Donostia sariaren hartzekodunez gain, besteak beste, Brad Pitt, Noemie Merlant, Martin McDonagh, Cristian Mungiu, Pawel Pawlikowski eta Ira Sachs, epaimahai ofizialaren burua, iritsiko dira Donostiara.
“Salitre": habia hutsaren sindromea aztertzen duen thriller psikologikoaren lehen irudiak
Norma Vilak zuzendu eta Nagore Aranburu eta Haizea Carneros protagonista dituen Salitre euskal filma thriller psikologiko bat da, "begirada femenino, garaikide eta desmitifikatzaile batetik" habia hutsaren sindromea eta galeraren aurreko beldurra aztertzen dituena. Filmak EITBren parte hartzea du.
“Salitre” eta “Las hijas” euskal filmak Sitgesko zinema jaialdiko Sail Ofizialean lehiatuko dira
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea eta Daniel Romero zuzendariak eta Asier Guerricaechevarriak idatziriko thriller psikologikoa, Yune Nogueiras protagonista duena, fantasiazko zinemaren Kataluniako udalerriko jaialdian estreinatuko dira.