“Las hijas”: Alabak Cannesen daude
Yune Nogueiras protagonista duen filma thriller psikologiko bat da, Daniel Romero pelikularen zuzendariak eta Asier Guerricaechevarria bilbotarrak idatzia. Marché du Film topagunean parte hartzen ari da Cannesen, salmenta agenteen, banatzaileen eta jaialdietako programatzaileen faborearen xerka.
Las hijas Daniel Romero espainiar zuzendariak Bizkaian filmatutako pelikula Marché du Film industria topagunean erakutsiko dute egunotan, Cannesen. Croisetteko alfonbra gorrien eta proiekzioen itzalean egiten da topaldi profesional hau, Kosta Urdineko hirian.
EITBren parte-hartzea duen film luzea thriller psikologikoa da, eta zuzendariak berak eta Asier Guerricaechevarria bilbotar gidoilariak idatzi dute. Ana 20 urteko emakumearen (Yune Nogueiras) istorioa du kontagai; gau batez, bahitu egingo dute.
Bahiketaren biharamunean, basoaren erdian dagoen etxe batean esnatuko da, beste hiru neskarekin batera. Han, bizikide berri horiek bahitzailearen alabak balira bezala portatzen direla ikusiko du, eta, nahitaez, beraiek bezalakoa izateko bidean dagoela.
Antzeztaldean, Edurne Azkarate, Jone Laspiur, Ainhoa Larrañaga eta Ainara Elejalde daude, baita Karra Elejalde ere.
Las hijas Black Nights Film (PÖFF) Tallingo (Estonia) jaialdiaren eskutik iritsiko da jaialdira, Goes To Cannes espaziora. Cannesko azokan, txoko horrek mundu osoko zinema jaialdiei aukera eskaintzen die, “nazioarteko merkatuan bidea egin lezaketen filmak aurkez ditzaten”.
FILM LUZEA
“Las hijas”, manipulazioaren aurkako borroka pantailan
Daniel Romero madrildar zinemagilearen lehen lan luzea Bizkaian filmatu dute, eta Yune Nogueiras, Jone Laspiur, Edurne Azkarate, Ainara Elejalde eta Ainhoa Larrañaga ditu protagonista, baita Karra Elejalderen parte-hartzea ere.
Zure interesekoa izan daiteke
La bola negrak Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da