Palmaresa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Buzzheart' Dennis Iliadis greziarraren pelikula, Fanteko film luze onena

Fantasiazko zinemaren Bilboko jaialdiak Hyena Sail Ofizialeko labur onena eta Bea Lemaren El cuerpo de Cristo euskal film labur onena ere saritu ditu.

"Buzzheart" pelikulak film onenaren saria irabazi du Fant jaialdian.
"Buzzheart"

Buzzheart Dennis Iliadis greziarraren filmak irabazi du Fant Fantasiazko Zinemaren Bilboko Jaialdiko Sail Ofizialeko film luze onenaren saria.

Epaimahaiak ostiral honetan jakinarazi du jaialdiaren 32. edizioaren palmaresa, eta, film laburrei dagokienez, Hyena Altay Ulan Yangen lanak irabazi du Sail Ofizialeko film labur onenaren saria , "atmosfera magnetiko bezain onirikoa sortzeagatik, bullying-a bezalako gai errepikakor bat modu oso originalean erretratatzeko".

Zinema jaialdiko euskal film labur onenaren saria Bea Lemaren El cuerpo de Cristo filmak jasoko du, komikia "tradizioa eta modernitatea lotzen dituen animazio teknika batera eramateko ausardiagatik".

Euskal Gidoigileak Elkarteak Lucile Hadzihalilovic frantziar zinemagilearen Izotz-dorrea filmari eman dio Sail Ofizialeko film luzeen gidoirik onenaren saria, eta Lorena Mariñelarena aktore gazteak euskal film laburren interpretazio onenaren saria jasoko du, Euskal Aktoreen Batasuna-EABren eskutik, Joxepiren larruan Erreka Zoko Hortan filmean egindako lanagatik.

Azkenik, Gaua da luze Itziar Lamarka eta Ane Alvarezen filmak jasoko du euskarazko film labur bat ekoizteko proiektu onenaren EITB saria, 5.000 eurokoa.

Fanten 32. edizioa, bihar, larunbatarekin, bukatuko da 19:30ean, BBK Salan egingo den itxiera galarekin. 

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV7967. SAN SEBASTIÁN (ESPAÑA), 02/09/2026.- La subdirectora del Zinemaldia, Maialen Beloki (i), posa junto al cineasta, Jaime Chávarri (2d), el escritor, Enrique Vila-Matas (c), el director de EQZE, Carlos Muguiro (d), y la responsable de Artxiboa, Irati Crespo (2i), durante la inauguración de la exposición 'Una actitud de defección. El gesto que cambió el rumbo del Festival de San Sebastián (1976)', con la que retrocede medio siglo para recordar cómo influyó en la democratización del certamen la retirada de 'El desencanto', la película de Jaime Chávarri sobre la familia Panero. EFE/Juan Herrero.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zinemaldiaren demokratizazioan erabakigarria izan zen "El desencanto" filmaren atzerabegirakoa ekarri du gogora erakusketa batek

Duela 50 urte, El desencanto filma Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatzeko hautatu bazuten ere, Guardia Zibilak Josu Zabaleta gaztea hil ondoren, filmeko lantaldeak jaialdia utzi zuen, protesta gisa. Aurten, lan horrek Klasikoak zikloa irekiko du. Era berean, erakusketa bat inauguratu dute gaur, dokumentu argitaragabeekin, historia horren erakusgarri.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X