"Las hijas" saritu dute Cannesen
Yune Nogueiras protagonista duen eta antzeztaldean Jone Laspiur, Edurne Azkarate, Ainara Elejalde, Ainhoa Larrañaga eta Nerea Sanz euskal aktoreak dituen euskal film luzeak saria eskuratu du Frantziako jaialdiko Marché du Film merkatuan.
"Las hijas"
Las hijas Daniel Romero madrildar zinemagileak zuzendu duen euskal ekoizpenak Sideral saria irabazi du Goes To Cannesen, Frantziako jaialdiko Marché du Film azokan mundu zabaleko jaialdiak (Hong Kong, Río de la Plata, Adelaida, Tokio…) eta zinemagintzako bestelako eragileak, hala nola ekoiztetxeak eta banatzaileak, harremanetan jartzen dituen atalean.
Las hijas PÖFF Tallin Black Nights Estoniako jaialdiak aurkeztu du Cannesen, eta 10.000 euro jasoko ditu saritzat, baita Sideral etxeak banatzeko aukera ere.
Marché du Film
“Las hijas”: Alabak Cannesen daude
Yune Nogueiras protagonista duen filma thriller psikologiko bat da, Daniel Romero pelikularen zuzendariak eta Asier Guerricaechevarria bilbotarrak idatzia. Marché du Film topagunean parte hartzen ari da Cannesen, salmenta agenteen, banatzaileen eta jaialdietako programatzaileen faborearen xerka.
EITBren parte-hartzea duen thrillerra Daniel Romero Buenoren lehen film luzea da, eta Yune Nogueiras du protagonista. Gainera, Jone Laspiur, Edurne Azkarate, Ainara Elejalde, Ainhoa Larrañaga eta Nerea Sanz aktoreak ere badaude antzeztaldean, eta Karra Elejaldek ere hartu du parte pelikulan.
Tamara García Iglesiasen eta Ferrán Tomás Olallaren ekoizpena Bizkaian filmatu dute, eta zuzendariak berak eta Asier Guerricaechevarriak idatzi dute. Gau batean, gizon batek 20 urteko neska bat bahituko du; biharamunean, basoaren erdian dagoen etxe batean esnatuko da, beste hiru neskarekin batera. Han, bizikide berri horiek bahitzailearen alabak balira bezala portatzen direla ikusiko du, eta, nahitaez, beraiek bezalakoa izateko bidean dagoela.
FILM LUZEA
“Las hijas”, manipulazioaren aurkako borroka pantailan
Daniel Romero madrildar zinemagilearen lehen lan luzea Bizkaian filmatu dute, eta Yune Nogueiras, Jone Laspiur, Edurne Azkarate, Ainara Elejalde eta Ainhoa Larrañaga ditu protagonista, baita Karra Elejalderen parte-hartzea ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal zinemak irailaren 22an ospatuko du gala handia, Zinemaldian eta EITBren eskutik
Miren Gaztañaga eta Ane Gabarain aktoreek aurkeztuko dute Victoria Eugenia antzokian egingo den gala. Jose Ramon Soroiz aktoreak Zinemira Saria jasoko du, eta Alberto Gastesi gidoilari eta zuzendariak EITBren Egile Berriak saria. ETBk eta ETB ONek zuzenean eskainiko dute.
Zinemaldiak ordubete eskasean agortu ditu saio batzuetarako sarrerak
Dagoeneko agortu dira, besteak beste, Sacamantecas eta La bola negra filmak ikusteko sarrera guztiak.
Hasi da Zinemaldiko sarreren salmenta
09:00etan zabaldu da online zein leihatiletan sarrerak erosteko aukera. Sarrerak modu mailakatuan salduko dituzte; horrela, gaur lehen hiru egunetarako sarrerak soilik jarri dituzte eskuragarri.
Hau da “Azken agurra” filmaren kartela
Koldo Almandozen film berria Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatuko dute, lehiatik kanpo. EITBren partea hartzea du Koldo Almandozen hirugarren film luzeak, “dramedia existentzialista” honek.
'Naza', Veneziako Mostra hunkituta utzi duen Gazako sarraskiari buruzko dokumentala
Gazako sarraskia salatzen duen dokumentalak ikus-entzuleak hunkituta utzi ditu ostegun honetan Veneziako Nazioarteko Zinemaldian. Yuval Abraham eta Rachel Szor israeldarrek zuzendutako filmak agente israeldarren testigantzak biltzen ditu, Palestina suntsitzeko eta palestinarrak erailtzeko jarraitutako estrategia militar eta teknologikoaren inguruan. Filma aurtengo Donostiako Zinemaldian izango da ikusgai, Perlak sailaren barruan.
Patricia López Arnaizek Gure Zinema saria jasoko du Zinemaldian
Arabar aktoreak euskal zinema eragileen plataformaren saria jasoko du irailaren 19an Donostian, "azken urteotan aktore nabarmenen artean kokatu duen ibilbideari esker".
"Salitre" pelikularen trailerra
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea, "amatasunaren alde ilunerako bidaia intimo eta sentsoriala", Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko da, urrian. EITBren parte hartzea duen thriller psikologikoaren protagonistak Haizea Carneros eta Nagore Aranburu dira.
Orlando Bloom, Marion Cotillard eta Jeremy Irons Zinemaldian izango dira
Werner Herzog eta Naomi Watts Donostia sariaren hartzekodunez gain, besteak beste, Brad Pitt, Noemie Merlant, Martin McDonagh, Cristian Mungiu, Pawel Pawlikowski eta Ira Sachs, epaimahai ofizialaren burua, iritsiko dira Donostiara.
“Salitre": habia hutsaren sindromea aztertzen duen thriller psikologikoaren lehen irudiak
Norma Vilak zuzendu eta Nagore Aranburu eta Haizea Carneros protagonista dituen Salitre euskal filma thriller psikologiko bat da, "begirada femenino, garaikide eta desmitifikatzaile batetik" habia hutsaren sindromea eta galeraren aurreko beldurra aztertzen dituena. Filmak EITBren parte hartzea du.
“Salitre” eta “Las hijas” euskal filmak Sitgesko zinema jaialdiko Sail Ofizialean lehiatuko dira
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea eta Daniel Romero zuzendariak eta Asier Guerricaechevarriak idatziriko thriller psikologikoa, Yune Nogueiras protagonista duena, fantasiazko zinemaren Kataluniako udalerriko jaialdian estreinatuko dira.