Llantenoko sutea egonkortuta dute eta zaintza- eta hozte-lanetan ari dira suhiltzaileak
Suhiltzaileak, egunotan, Llanteno inguruan.
Llanteno inguruan arnas hartzen hasi dira, azken astean kezka handia eragin duen sutea egonkortuta baitago jada. "Ez dago guztiz itzalita, baina okerrera ez joatea bera jada bada albiste ona", hala aitortu dio Orain.eus-i Pruden Otegi Aiarako alkateak.
Azaldu duenez, sugar-bizirik ez dago jada baina "badira oraindik 100 ºC-ra dauden puntuak", zuhaitzen motzondoak nagusiki, eta haizeak txinpartak berriz piztea eragin dezakeenez, lanean jarraitzen dute Gasteizko eta Espejoko suhiltzaileek, zaintza- eta hozte-lanetan.
Iragan asteko astelehenean piztu zen sua eta, laster kontrolatzea lortu zuten arren, ostegunean atzera bizitu egin zen. Asteburuan garrak perimetratu eta kontrolpean hartzea lortu ondoren, pixkanaka erretiratzen joan dira bertan lanean aritu diren baliabide eta suhiltzaile-talde gehienak. Suak 100 hektarea inguruko eremua kiskali du.
Aiarako Udaletik deia egin diete herritarrei, ez daitezen gerturatu sua izan den tokira, ez dezaten oztopatu oraindik ere lanean ari diren suhiltzaileen lana.
Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, zabalik dago atzera suagatik itxi behar izan zuten A-3634 errepidea. Hala ere, Udaletik inguruetan adi gidatzeko deia egin dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera