Lurrak dar-dar egiten jarraitzen du Granadan
Bart gauean intentsitate desberdineko sei astindu izan dira Granadan eta inguruko metropoli eremuan.
Espainia hegoaldean, Granadan (Andaluzia) hainbat lurrikara izan dira asteartetik asteazkenerako gauean, 2,58 gradukoa handiena, IGN Espainiako Geografia Institutuak gaur goizean jakinarazi duenez. Pasa den larunbatean 5 graduko lurrikara batek Alhendin (Granada) astindu zuenetik, hainbat mugimendu sismiko erregistratu dituzte Granada probintzian.
Guztira, Espainiako Geografia Institutuak intentsitate ezberdineko sei lurrikara antzeman ditu pasa den gauerditik Granadan eta inguruko metropoli eremuan, guztiak 1,6 eta 2,5 gradu artekoak.
Goizaldeko lurrikararik handiena (2,58) 05:43an gertatu da, eta epizentroa Gotarren izan du.
Atzo, Granadan 4,7 graduko lurrikara bat izan zen eta hiru pertsona arin zauritu ziren, tartean adin txikiko bat.
Bien bitartean, urduritasuna eta beldurra da nagusi biztanleen artean, egunotan Granadan oporretan den Amaia Galindez portugaletetarrak EITBri kontatu dionez.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera