Etxera itzul daitezke jada Rigloseko sutearen ondorioz hustutako zazpi herritako 500 bizilagun inguru
Sutearen bilakaera ona den arren, eta ezker hegaleko sektorean perimetroa egonkortzeko bidean aurrera egin den arren, Santa Cruz de la Seros eta San Juan de la Peña inguruetan "puntu bero asko daude oraindik, erre gabe, zuhaitz-eremuetan", eta lanean jarraitzen dute hor Infoarreko brigadek eta Larrialdietarako Unitate Militarra (UME).
Santa Maria de la Peñan, etxeetatik oso gertu gelditu dira sugarrak. EFE.
Riglosko baso-sutearen ondorioz hustutako Villalangua, Salinas de Jaca, Santa Maria de la Peña, Bailo, Larues, Alastuey eta Arbues herrietako 500 bizilagun inguru etxera itzul daitezke dagoeneko.
Oraingoz, sutearen hegoaldean dauden herrietako bizilagunek itxaron beharko dute; Triste, Peña Estacion, Yeste eta Anzanigo herriak dira horiek, sutea piztu zen tokitik gertuen daudenak. Hala ere, asteazken honetan Cecopi jarraipen batzordearen ostean Roberto Bermudez de Castro Aragoiko Gobernuko Barne sailburuak esan duenez, asteazken honetan "banan-banan" aztertuko dira, etxetik kanpo jarraitzen duten bizilagun horiek noiz itzuli ote daitezkeen aurreikusteko.
Gaineratu duenez, ikuskapenak egingo dituzte, ziurreni gaur bertan, bai Infoarrek, bai suteak itzaltzeko eta Babes Zibileko zuzendaritza teknikoak; hala ere argitu du itzuliko diren azken bizilagunak Santa Cruz de la Serosekoak izango direla.
Izan ere, Jorge Azcon gobernuburuak gidatu duen Cecopi-ren bileran agerian geratu den bezala, nahiz eta sutearen bilakaera ona izan eta ezker hegaleko sektorean perimetroa egonkortzen aurrera egin den, Santa Cruz de la Seros eta San Juan de la Peña inguruetan "puntu bero asko daude oraindik, erre gabe, zuhaitz-eremuetan", eta lanean jarraitzen dute hor Infoarreko brigadek eta Larrialdietarako Unitate Militarra (UME).
Osteguneko euriteen zain
Bermudez de Castrok adierazi duenez, asteazkena izango da, eguraldiari dagokionez, azken egun zaila, beroak eta ekaitzek eragindako alertak baitaude arratsaldean, 35-36 gradu inguruko tenperaturak, hegoaldeko haize lehorra eta % 10 inguruko hezetasun erlatiboak, baso-sute baterako baldintza txarrenak, alegia.
Ostegun honetatik aurrera, Aemetek erabateko aldaketa iragarri du, Aragoi osoan 8-12 gradu jaitsiko dira tenperaturak eta ziurtzat jotzen da euria egingo duela.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera