Iruñeko gizon batenak dira Esako urtegian aurkitutako gorpuzkiak, eta homizidio gisa ikertzen ari dira
EFEren artxiboko irudi bat. Esako urtegia.
Esako urtegian abuztuaren 4an agertu ziren gorpuzkiak Iruñean bizi zen gizon batenak direla baieztatu du asteazken honetan Guardia Zibilak, eta homizidio gisa ari dira ikertzen.
Ikerketa Zaragozako Guardia Zibilak hartu du bere gain, Foruzaingoarekin eta Iruñeko udaltzaingoarekin elkarlanean. Jakinarazi dutenez, zantzu guztien arabera pertsona batek edo batzuek hil zuten gizonezkoa.
Gorpuzkiak abuztuaren 4ko arratsaldeko azken orduan aurkitu zituen inguru hartatik bueltan zebilen familia batek. Urtegiaren ertz batean agertu ziren, Zigoze udalerrian (Zaragoza), lehortearen ondorioz uraren maila jaisten hasi zenean. Poliziak uste du biktimak denbora gutxi zeramala hilik.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera