Melanomaren aurkako lehen txertoak 3. fasea gainditu du eskala handiko saiakuntza kliniko batean
Moderna eta Merck farmazia-enpresek RNA mezularia daraman txerto pertsonalizatu horrek immunoterapia-tratamenduarekin batera emanda izan duen arrakastaren berri eman dute. Burtsetan gorakada nabarmena izan dute bi enpresen akzioek.
Moderna eta Merck farmazia-konpainia estatubatuarrek asteazken honetan iragarri dutenez, melanomaren, azaleko minbizi larrienaren, aurka probatzen ari diren RNA mezularian oinarritutako txerto esperimentalak arrakasta izan du 3. fasean. Iragarpen horrek etorkizun hurbilean patologia horren aurkako tratamendu eraginkor bat izateko itxaropena piztu du, eta bi enpresen akzioek igoera nabarmena izan dute burtsan.
Entsegu kliniko honetan, RNA mezularia daraman (Covid-19aren aurkako txertoetan erabiltzen den teknologia bera) pertsonalizatutako txerto bat eta Merck etxeko immunoterapiako tratamendu bat (pembrolizumab) konbinatu dituzte.
Enpresen arabera, txertoa eta immunoterapia tratamentu hori batera emanda bi helburu nagusi gainditu dira: berriro gaixotu gabe bizirautea eta beste organo batzuetan metastasirik sortu gabe bizirautea.
Kasu honetan ez dute zehaztu zenbatean gainditu diren bi helburu horiek. Urtarrilean argitaratutako saiakuntzaren 2B fasean, berriz, enpresek adierazi zuten tratamenduak % 49 murriztu zuela berriz gaixotzeko arriskua 5 urtean, eta metastasia izateko arriskua % 59.
Txerto pertsonalizatua paziente bakoitzarentzat
Ikerketan III eta IV motako arrisku handiko larruazaleko melanoma duten 1.137 pazientek parte hartu dute. Guztiei ebakuntza egin zieten tumorea erauzteko eta zientzialariek paziente bakoitzaren tumoreak aztertu dituzte. Tumore jakin horren ezaugarri espezifikoen aurkako erantzun immunitarioa eragingo duen txertoa sortu dute.
Beraz, paziente bakoitzarentzat pertsonalizatutako txertoa da kasu honetan erabiltzen ari direna, ez orain arteko txertoak bezala, edozeini jarri dakiokeen txerto bat.
Modernak eta Merckek azpimarratu dute lortutako emaitzak "erabakigarriak" direla; izan ere, melanoma helburu duen eta 3. fasea gainditzen duen lehen azterlana da honakoa. Aurrerantzean ere entseguetan jarraituko dutela iragarri dute, beste parametro batzuk ebaluatzeko.
Dena ongi joan eta osasun-sistemetara iritsiko balitz, kirurgiaren ondorengo tratamenduetan erabiliko litzateke, "paziente gehiago sendatzeko aukera areagotzeko helburuarekin", Merks laborategietako presidente Dean Liren arabera.
Modernak eta Merck enpresek elkarrekin burutzen duten garapen klinikoko programak (INTerpath deitu diote) beste bederatzi saiakuntza kliniko ere egiten ditu RNA mezularian oinarritutako txertoak eta inmunoterapiak uztartuz. Fase ezberdinetan daude entsegu horiek eta biriketako, maskuriko edo giltzurrun-kartzinoma zelularreko tumoreak sendatzea dute helburu.
Zure interesekoa izan daiteke
Erasoen aurkako dispositiboa aktibatuko dute Bilbon larunbatean Aste Nagusirako
Udalak eta Bilboko Konpartsek, batera, eraso matxistentzako protokolo espezifikoa berritu dute.
Granada lurrikara-multzo batean murgilduta dago abuztuaren 14tik
Granadak lo egin ezinean igaro du beste gau bat, erreplikak zenbatuz, atzo probintzia astindu zuen 4,8 graduko lurrikararen ostean. Adituek baieztatu dutenez, bai probintzia eta bai metropoli-eremua abuztuaren 14tik daude multzo sismiko batean bete-betean sartuta: antzeko potentzia duten lurrazaleko lurrikaren segida bat, asteak edo hilabeteak iraun ditzakeena.
Ceutara iritsitako ehunka emakume migranteek egoera bereziki lazgarrian jarraitzen dute
Marokotik Ceutara iritsi ziren ehunka emakumeek egoera bereziki lazgarrian jarraitzen dute. Jada egoera larrian badaude ere, gainerako gizonezko migranteen hitzek, jokaerek eta ekintzek babes falta areagotzen dute. UNICEF gertutik ari da krisia bizitzen: polizia nahikorik ez dagoela eta dauden agenteek ezin dietela lagundu salatu dute.
Europa lehorte larrian dago
Euri-faltak eta ondoz ondoko bero-boladek ibaien emaria murrizten dute, eta eragina dute nekazaritzan, garraioan eta ur-horniduran.
Minutu bateko isilunea egin dute Espinosa de los Monterosen, harrapaketa batean hildako Bizkaiko haurra gogoratzeko
Espinosa de los Monteros herriko Udalak (Burgos) minutu bateko isilunea egin du astelehen honetan Gurutzetako ospitalean larunbat gauean traktore batek harrapatuta hil den 10 urteko haurraren omenez.
Etxera itzul daitezke jada Rigloseko sutearen ondorioz hustutako zazpi herritako 500 bizilagun inguru
Sutearen bilakaera ona den arren, eta ezker hegaleko sektorean perimetroa egonkortzeko bidean aurrera egin den arren, Santa Cruz de la Seros eta San Juan de la Peña inguruetan "puntu bero asko daude oraindik, erre gabe, zuhaitz-eremuetan", eta lanean jarraitzen dute hor Infoarreko brigadek eta Larrialdietarako Unitate Militarra (UME).
Iruñeko gizon batenak dira Esako urtegian aurkitutako gorpuzkiak, eta homizidio gisa ikertzen ari dira
Ikerketa Zaragozako Guardia Zibilak hartu du bere gain, Foruzaingoarekin eta Iruñeko Udaltzaingoarekin elkarlanean. Gorpuzkiak urtegiaren ertz batean agertu ziren abuztuaren 4an, lehortearen ondorioz uraren maila jaisten hasi zenean.
Gidarien % 35ek positibo eman dute EAEko errepideetako droga kontroletan
Ertzaintzak urteko lehen bost hilabeteetan egindako 2.809 probetan 982 gidarik droga kontsumitzeagatik positibo eman dute, hau da, iazko epe berarekin alderatuta positibo-tasa 0,7 puntu jaitsi da.
Alhambrak kalte arinak ditu, Alcazaban batez ere, baina ez egiturazkoak
Astearte arratsaldetik itxita egon ostean, monumentu-multzoa berriro ireki dute asteazken honetan, ohiko ibilbide guztiarekin, Alcazabako pasabidea izan ezik. Gainera, bisitarien segurtasuna bermatzeko, Nazaretar Jauregietatik eta Generalifetik igarotzen diren ibilbideak egokitu egin dituzte.