Mundu osoko itsas azalaren tenperaturek errekorrak hautsi dituzte, Copernicusen arabera
Copernicusen Klima Aldaketaren Zerbitzuak adierazi duenez, egoerak "muturreko prezipitazioak eta uholdeak izateko arriskua areagotzen du".
Donostiako Kontxako Badiaren irudia. Argazkia: Javier Etxezarreta
Mundu osoko itsasoaren gainazaleko tenperaturek 2023an eta 2024an urte sasoi honetan neurtutako errekor mailak gainditu dituzte, asteazken honetan baieztatu dutenez bai Copernicusen Klima Aldaketaren Zerbitzuak (C3S) bai Itsas Zaintzarako Zerbitzuak (CMEMS).
Zehazki, C3Sk ekainaren 21ean 20,86 ºC neurtu zituen, 2023an eta 2024an data berean erregistratutako 20,83 ºC-en gainetik. Bestalde, CMEMSek 21 ºC neurtu zituen egun berean, eta aurreko bi urteetako errekorra gainditu zuen (+ 0,1 ºC).
Copernicusen datuen arabera, tenperaturek urte sasoi honetarako errekor berriak ezartzea “adierazgarria” bada ere, egoera hori bat dator El Niño fenomenoaren hasierarekin eta aurreko hilabeteetan Ipar Pazifikoan itsasoaren gainazalean neurtutako tenperatura errekorrekin. “Ikusteko dago igoera hori aldi baterakoa den ala datozen hilabeteetako baldintzen adierazle den”, adierazi du erakundeak.
"Ondorio zabalak"
Hala ere, Copernicusek gogorarazi du itsas azalaren tenperatura globalak azken aldiz urte sasoi honetako errekor mailak 2024ko ekainean lortu zituenean, El Niño-Hegoaldeko Oszilazioa neutraltasun egoerara itzultzen ari zela, 2023ko udaberrian hasitako El Niño gertakariaren ondoren. Horregatik, ozeanoa epelago egoteak “ondorio zabalak” izan ditzakeela ohartarazi du.
“Ozeanoetako tenperatura igotzen denean, atmosfera bero mantentzen dute denbora luzeagoz, ekaitzei energia gehiago ematen diete eta lurrunketa handitzen dute. Horren ondorioz, prezipitazio bortitzak eta uholdeak izateko arriskua areagotzen da. Gainera, ozeanoak berotzeak itsas maila igotzea eta izotza urtzea bizkortzen ditu, eta itsas ekosistemei presio handiagoa eragiten die”, nabarmendu du.
Tenperatura altuak ozeanoetan
Era berean, azaldu du itsasoaren gainazaleko tenperatura igotzeak bero-bolada maizago eta biziagoak eragiten dituztela. Ozeanoetako ohiz kanpoko beroaldi horiek ekosistemak eta arrantza aldatzen dituzte, kostaldeko ekonomiei kalte egiten diete, eta inguruko lehorreko eremuetan muturreko beroaldiak areagotu ditzakete.
Azkenik, Copernicusek gogorarazi du El Niño fenomenoa atmosferako bero-iturri dela; horrek munduko batez besteko tenperatura handitzen du eta planeta osoko eguraldi-ereduak aldatzen ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera