Genero-Berdintasunaren Indizea Euskadin 66 puntukoa da 100etik, Estatuko indizea baino 4,9 puntu txikiagoa
Eustatek astearte honetan argitaratutako datuen arabera, emakumeek lan gehiago egiten dute etxean eta diru gutxiago irabazten dute.
Emakumeek denbora gehiago ematen dute adinekoak zaintzen. Argazkia: Europa Press.
Euskal Autonomia Erkidegoko Genero-Berdintasunaren Indizea (GBI) 66,0 puntukoa izan 100etik 2025ean, hau da, 2020an baino bi puntu gehiago, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak astearte honetan argitaratutako analisiaren arabera. Datuek diotenez, Euskadiko adierazlea Espainiakoa baino 4,9 puntu txikiagoa da (70,9 puntu), baina Europako batezbestekoa baino 2,6 puntu handiagoa (63,4 puntu).
Estatistika-erakundeak azaldu duenez, genero-berdintasuna ez da intentsitate berdinarekin agertzen eremu guztietan. Horrela, Osasunaren dimentsioak mailarik altuena du (86,3 puntu), eta 2020arekin alderatuta hobera egin du (85,3 puntu).
Halaber, Osasunaren bi azpitatalek, Osasun egoerak (87,7) eta Portaera osasungarriak (84,9), balio "altuak eta elkarrengandik hurbil daudenak" erakusten dituzte.
Beste muturrean Denbora dago, 62,5 punturekin, hobetzeko tarte handiena duen dimentsioetako bat baita. Izan ere, emakumeek gizonek baino denbora gehiago ematen dute adingabeak zaintzen (20,8 eta 10,7 minutu, hurrenez hurren) eta helduak zaintzen (16,6 eta 5,2, hurrenez hurren).
Gainera, emakumeek lan gehiago egiten dute etxean. Izan ere, emakumeen % 57k 10 ordu baino gehiago ematen dituzte astean etxeko lanetan; gizonezkoen datuei begiratuta, aldiz, % 33,8 heltzen dira ordu kopuru horretara.
Dirua eta lana
Eustaten datuen arabera, bigarren emaitzarik onena Diruaren atalean jaso da (71,7 puntu), nahiz eta oraindik ere "alde nabarmenak" dauden. Izan ere, emakumeek gizonen urteko diru-sarreren % 76 inguru jasotzen dute, eta emakumeen pentsioa gizonezkoen % 70 da.
Bestalde, Lanaren dimentsioak 68,1 puntu lortu ditu, eta "atzerakada txikia" izan du 2020. urtearekin alderatuta (orduan 68,4ra iritsi zen), eta alde handia erakusten du: Laneko parte-hartzearen azpidimentsioa 85,3 puntukoa baita; Segregazioa eta lanaren kalitatea, berriz, 54,3 puntukoa da.
Gainera, emakumeak Komunikazioaren eta Informazioaren Teknologiekin (IKT) lotutako lanpostuen % 24 baino ez dira, eta zuzendaritza-postuen % 31.
Hobetu beharreko atalen artean daude, halaber, Boterea (56 puntu) eta Ezagutza (55,2 puntu). Aipatzekoa da STEM titulazioetan (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) emakumeen % 27,9 baino ez direla ikasleak, eta gizonak, berriz, % 29,6 direla hezkuntzan, osasunean eta ongizatean.
GBIa lurralde historikoen arabera
Gipuzkoa: 67,6 puntu.
Liderra da atal gehienetan: Lana (69,6), Denbora (63,9), Boterea (59,5) eta Osasuna (90,6).
Bizkaia: 65,2 puntu.
Diruan (72,3) eta Ezagutzan (55,9) nabarmentzen da.
Araba: 65,0 puntu.
Gainetik dago Gizarte-jarduerak (89,7) eta Botere ekonomikoa (51,4) azpiataletan.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera