Santurtzin atxilotu ostean hil zen gaztearen familiak auzitara joko du
Senitartekoen ustez, haren heriotza "saihestu zitekeen", eta atxiloketarekin lotzen dute, EITBk jakin duenez.
Santurtzin Udaltzaingoak atxilotu ostean hil zen Ander S. T. gaztearen familiak auzitara joko du. EITBk jakin duenez, senideek uste dute heriotza "saihestu zitekeela", eta atxiloaldian gertatutakoarekin lotzen dute.
Gurutzetako Ospitaleak emandako heriotza-agiriaren arabera, gaztea bero-kolpe baten ondorioz hil zen. Hala ere, familiaren ustez, ez zen hilko atxiloketaren inguruko egoerak gertatu izan ez balira. Salatu dutenez, ordubete baino gehiago eman zuen eguzkipean atxilotuta, 40 gradutik gorako tenperaturak izan ziren egun batean.
Gertakariak
Santurtziko Udalak azaldu zuenez, ekainaren 22an izan ziren gertakariak. Anderrek Udaltzaingoaren komisariako txirrina jo, eta berehala korrika ihes egin zuen. Handik gutxira, Jose Migel Barandiaran kalean zihoan adineko pertsona bati bastoia kendu zion.
Adinekoa lurrera erori zen, eta une horretan Santurtziko Udaltzaingoko agenteak, oinez, segika hasi zitzaizkion 29 urteko gizona geldiarazteko. Udalaren arabera, gazteak arazo psikologikoak zituen.
Jazarpena Cervantes kalean amaitu zen, Udaltzaingoaren komisariatik 200 bat metrora. Han, hiru agentek menderatu zuten Ander, eta, horretarako, deskarga elektrikoko gailu bat (taserra) erabili zuten.
Ondoren, Udaltzaingoak anbulantzia eskatu zuen atxilotua Gurutzetako Ospitalera eramateko. Ander S. T. bi egun geroago hil zen bertan.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera