Titular nagusiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Irungo Alardea, EHUko aurrematrikularen amaiera eta migratzaileen erregularizazioa

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

alarde mixto mistoa san marcial martzial irun

Irungo alarde mistoaren irudia. Argazkia: EFE

Hauek dira 2026ko ekainaren 30ean, asteartearekin, albiste izango diren gai nagusiak:

-Irungo Alardea: Beste urte batez, Irungo San Martzial eguna ospatuko dute, eta bi alarde egingo dira: Alarde Publiko eta Parekidea, eta Alarde Tradizionala. Tradizionala 07:40an abiatuko da. Alarde publiko eta parekideko konpainiak, berriz, ia hiru ordu geroago elkartuko dira Urdanibia plazan, 10:20an.

-EHUko aurrematrikularen amaiera eta Unibertsitatera Sartzeko Probaren (USaP) ezohiko deialdia: Astearte honetan amaituko da Euskal Herriko Unibertsitatean aurrematrikula egiteko epea. Aurrematrikularen amaiera dator USaPeko euskarazko zenbait azterketetan izandako zeroen inguruko azken ebazpen judizialaren ostean. Gainera, astearte honetan hasiko da USaPen ezohiko deialdia, eta uztailaren 2ra arte luzatuko da.

-Migratzaileen erregularizazioa: Gaur amaituko da Espainian migratzaileak ezohiko prozedura bidez erregularizatzeko eskaerak aurkezteko epea. Neurria honako baldintzak betetzen dituzten migratzaileei zuzenduta dago: urtarrilaren 1a baino lehen Espainian bizitzea, gutxienez bost hilabeteko etengabeko egonaldia egiaztatzea eta aurrekari penalik ez izatea, besteak beste.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X