Irungo alardea
2026/06/30 - 11:45
Irundarrak bi alardeetan banatuta ospatzen ari dira, beste urte batez, San Martzial eguna
Alarde tradizionala 07:40an abiatu da. Alarde publiko eta parekideko konpainiak, berriz, ia hiru ordu geroago elkartuko dira Urdanibia plazan, desfilea 10:20an hasiko baitute.
2026/06/30 - 09:23
Albiste izango dira: Irungo Alardea, EHUko aurrematrikularen amaiera eta migratzaileen erregularizazioa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2026/06/29 - 11:51
Arartekoak babesa eman die, oztopoen gainetik, Alardean parte hartzen duten emakume guztiei
Arartekoaren albokoa, Estefania Ocariz, Irunen izango da astearte honetan, emakumeek eta gizonek berdintasunez parte hartzen duten alardearen aldeko keinu gisa.
2026/06/29 - 10:11
Elgarresta: "Barne tentsioak sortu dira Irungo Betiko Alardean, eta horrek barne zatiketa agerian uzten du"
Emakunderen zuzendariak gogorarazi du 30 urte bete direla emakumeek Irungo Alardean soldadu gisa desfilatzea lehenengo aldiz eskatu zutenetik, eta adierazi du oraindik ez dela arazoa konpondu.
2026/02/11 - 16:52
Irungo alarde tradizionaleko bi buruk dimisioa eman dute, kapitainetako bati jarritako zigorrak eragin duen ika-mikaren ondorioz
Kantinera batek barne-salaketa bat aurkeztu zuen kapitainetako baten kontra, jokabide desegokia egotzita. Araldearen Batzordeak zigorra ezarri zion horregatik, baina zenbait kapitain eta unitate-buruk erabakia errefusatu dute.
2025/06/30 - 08:16
Alarde zatitua beste urte batez Irunen, San Martzial egunarekin batera
7:40an atera da Alarde Tradizionala, eta 10:20ean hasi du ibilbidea Parekideak.
2024/06/30 - 17:02
Alarde parekideak normaltasunez desfilatu du Irungo kaleetan
2.200 pertsona baino gehixeagok hartu dute parte, eta Irungo kaleetan barrena ibili ondoren San Juan plazara iritsi dira. Hainbat ordezkari politiko eta instituzional hurbildu dira Irunera, babesa ematera.
2024/06/30 - 15:42
Alarde parekideak Irungo kaleak zeharkatu ditu, ehunka pertsonak babestuta
Desfile horretako jenerala, Maite Bergara, arrapaladan sartu da plazan, eta, haren atzetik, desfile mistoko gainerako agintariak, Thania Pazos Elkarrekin Irungo zinegotziaren eskutik hiriko bandera jaso dutenak. 10:30 aldera atera da, eta istilurik gabe desfilatu du.
2024/06/30 - 14:37
Alarde tradizionala Irungo kaleetatik ibili da San Martzial egunean
Tropak ikuskatu ondoren, horiek ohiko deskargak egin dituzte. Jarraian, soldaduak Juncal Elizara joan eta Urdanibia plazara itzuli dira.
2023/06/30 - 16:49
Emakundek "positibotzat" jo du Irungo alkateak lehen aldiz alarde parekideari harrera egin izana
Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak eta Josune Irabien idazkari nagusiak babesa adierazi die alarde parekideari.
2023/06/30 - 14:51
''Guztion'' alkatea dela esan du Jose Antonio Santanok, Alarde parekideari harrera egin ondoren
"Agintaldi berri bat hasten ari gara, eta nik nahi nukeen azken gauza da agintaldiaren hasiera honetan, kalean normaltasuna dagoela ikusita, beti, urtez urte, erakundea edo udaletxeko balkoia, desadostasunaren, albistearen edo baita politizazioaren erakusle izatea", adierazi du alkateak.
2023/06/30 - 12:54
Jose Antonio Santanok lehen aldiz egin dio harrera Alarde parekideari Irungo Udalean
2002tik Irungo alkatea den Jose Antonio Santano sozialistak, lehen aldiz harrera gin dio Udalean Alarde parekideari. 2.000 gizon-emakume atera dira desfilean, 12 konpainiatan banatuta.
2023/06/30 - 12:10
Jose Antonio Santano Irungo alkateak lehen aldiz harrera egin dio alarde parekideari
Udaletxean alarde parekideari harrera egin ondoren esan du irundar guztien alkate dela. 13 konpainiak eta 1.000 gizon eta emakume baino gehiagok parte hartuko dute San Martzial eguneko Irungo alarde parekidean.
2023/06/30 - 11:26
Goizean goiz hasi da Alarde tradizionala desfilea Irunen
Irunek bere egun handia bizi du gaur, eta milaka pertsona atera dira kalera Alarde tradizionalaz gozatzeko. 8.000 gizon inguruk desfilatu dute 07: 30etik aurrera.
2023/05/14 - 16:00
Irungo alardeak lehen aldiz gizonezko kantinera bat izango du aurten
Antxon Jauregi izango da protagonista aurten Irungo alardean. Emakumez jantzita aterako den aurrena izango da, eta, dudarik gabe, historia egingo du herrian. Berarekin hitz egin dugu, eta erabat pozik dagoela dio.
2022/06/30 - 14:50
Alarde parekideak normaltasunez eta alkateak harrera egin gabe desfilatu du Irungo kaleetan
Aurreko urteetan bezala, Irungo alkate Jose Antonio Santanok alarde tradizionala baino ez du hartu Irungo Udalean. Hala ere, Elkarrekin Podemos IUk, lehen aldiz, hiriko bandera eman dio alarde publikoari.
2022/06/30 - 13:21
Euriak ez ditu kikildu Irungo Alardeko 11 konpainia mistoak
Bi urtez Irungo kaleak zeharkatu gabe egon ondoren, alarde mistoa kalera atera da gaur goizean San Martzial eguna ospatzera.
2022/06/30 - 12:41
Landaidak uste du "erabakiak hartu behar direla emakumeak jaietan berdintasunez barneratzeko"
"Tradizioak une historiko jakin batzuetan sortzen direla ulertzen dugu, baina garai berrietara egokitu behar dute emakumeei eta gizonei aukera berdinak eskaintzeko", esan du Emakundeko zuzendariak.
2022/06/30 - 10:55
Alarde tradizionala Irungo kaleetan barrena dabil, bi urteren ondoren
Euria egin arren, milaka irundar kalera irten dira San Martzial eguna ospatzeko asmoz. Azken bi urteetan ezin izan da Alardea ospatu covid-19aren pandemia dela eta.
2021/06/30 - 14:46
Irun San Martzial jairik gabe geratu da bigarren urtez jarraian
Bigarren urtea da konpainiek Irungo kaleetatik desfilatzen ez dutena, baina irundarrek datorren urtean egitea espero dute.