Irungo alardea
2020/09/23 - 10:19
'Alardea' telesailaren lehen aurrerapena emango dute EiTB Galan
K2000k EiTBrentzat ekoiztutako telesailaren gaua izango da Victoria Eugenia antzokian, 21:30etatik aurrera. Beste bi euskal film ekarriko du egunak: 'Atarrabi et Mikelats' eta 'Talentu'.
2020/07/02 - 17:03
Azken fokuak kontrolpean dituela adierazi du Osasun Sailak
Orain arteko kutsadura gehienak familia eta lagunartean izan dira, eta kontrolpean badaude ere, Osasun Saila kezkatuta dago kaleko jende pilatekekin.
2020/06/30 - 16:47
Alderdirik gabeko San Martzial eguna ospatu dute Irunen
Festarako gogoa egon, badago, eta herritarrak kalera atera dira ospatzera. Askok, tradizioari eutsi eta Agirre Gozotegian gozoak erosi dituzte.
2020/05/15 - 22:53
Koronabirusak bertan behera utzarazi du Irungo alardea
Ekainaren 30ean Irunen ez da alarderik egongo. Alarde parekideak egin bezala, San Martzial alardeak ere aurtengo desfilea bertan behera uztea erabaki du.
2020/04/24 - 21:52
Irungo Alarde mistoak ez du desfilerik egingo aurten
Alarde tradizionalak ere bertan behera utziko du ekainaren 30eko desfilea, osasun agintariek jaia ospatzeko baimena ematen ez badute.
2020/04/16 - 12:35
Irungo Alarde Tradizionala ez da egingo, ekainaren 30ean ezin bada
Antolatzaileek diotenez, "prest" egongo dira desfilea ekainaren 30ean egiteko, koronabirusaren krisiak horretarako aukera emanez gero.
2019/06/30 - 15:14
Milaka pertsonak hartu dute parte, normaltasunez, Irungo alardeetan
7:40ean abiatu da alarde tradizionala Urdanibia plazatik, eta 10:20ean atera da parekidea. Santano alkateak tradizionalari soilik egin dio harrera.
2019/06/30 - 14:25
Irungo bi alardeek jai-giroan eta arazorik gabe desfilatu dute
Alarde tradizionalak eta mistoak bananduta desfilatu dute, urtero bezala, Frantziako Armadaren aurrean herriak lortutako garaipenaren ospakizunean.
2019/06/28 - 17:28
Emakundek eta Arartekoak alarde parekidea eskatu dute Irunerako
Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria eta Julia Hernandez Arartekoaren ondokoa Gipuzkoako udalerrira bertaratuko dira igandean, desfile parekidea babestera.
2018/07/07 - 14:45
Irungo alarde parekideak positiboki baloratu du 20 urteko ibilbidea
Antolakuntza pozik agertu da bai joan den asteko desfileko parte-hartzearekin bai jendeak emandako erantzunarekin.
2018/06/30 - 16:16
Alarde mistoak ez du aurten ere Irungo alkatearen agurrik izan
Alarde publikoari babesa emateko asmoz, EH Bildu, Ahal Dugu eta EAJren ordezkariak Udaletxean izan dira.
2018/06/30 - 15:24
Irungo alarde mistoak hasiera polemikoa eta biolentoa izan zuen
Alarde parekidea sustatu zuten lehenengo emakume horiek eraso fisikoak ere sufritu izan zituzten. Ez zen batere hasiera erraza izan.
2018/06/30 - 15:11
Alarde parekideak Irungo kaleak hartu ditu beste urtebetez
Alarde tradizionala desfilatzen lehena izan da, eta geroago mistoa. Irungo alkateak gizonezkok osatutako alardeari bakarrik egin dio harrera.
2018/06/30 - 12:01
20. urtez berdintasuna aldarrikatu du alarde parekideak Irunen
07:40etan abiatu da alarde tradizionala Urdanibia plazatik, eta 10:20ean irten da alarde parekidea toki beretik. Beste urte batez, Irungo alkateak ez die harrerarik egin azken hauei.
2018/06/17 - 20:47
Irungo Alarde mistoaren aldeko manifestua sinatu dute 500 emakumek baino gehiagok
Herritar guztiei ekainaren 30ean, San Martzial egunean, Irunera joateko deia egin diete, alarde mistoa babesteko eta elkartasuna adierazteko.
2017/06/30 - 15:42
Euria lagun, 8.000 soldadu gizon 'Betiko Alardean'
8.000 gizonek parte hartu dute 'Betiko Alardean', emakumea baztertzen duen desfilean alegia. Euria izan dute ibilbide guztian baina jendea ez da atzendu
2017/06/30 - 13:05
Alarde parekideak Irungo kaleak zeharkatu ditu San Martzial goizean
Giro bikaina izan du Alardeak, eguraldiak lagundu ez badu ere. Milaka lagun daude hirian, festaz gozatu nahian.
2017/06/30 - 11:32
Alarde Tradizionala Irungo kaleetatik ibili da San Martzial egunean
Milaka lagunek hartu dute parte, desfilean bertan edo han zeudenak ikusiz eta txalotuz. Eguraldiak ez du lagundu, eta euria bota du, baina giro paregabea dago Irunen.
2017/06/30 - 11:27
Ehunka pertsonak babesa agertu diote Alarde parekideari Irunen
Aurreko urteetan bezala, Irungo alkateak gizonen alardeari baino ez dio harrera egin. Arartekoak, Emakundek eta beste hainbat alderdi politikok, ordea, babesa erakutsi diote parekideari.
2016/10/24 - 19:33
Erakundeek Gipuzkoako alardeen arazoa aztertuko dute
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Emakundek, Arartekoa eta Hondarribia eta Irungo alkateak bildu egingo dira 'gatazkaren konponbidea' lortzeko.