Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Irungo alarde tradizionaleko bi buruk dimisioa eman dute, kapitainetako bati jarritako zigorrak eragin duen ika-mikaren ondorioz

Kantinera batek barne-salaketa bat aurkeztu zuen kapitainetako baten kontra, jokabide desegokia egotzita. Araldearen Batzordeak zigorra ezarri zion horregatik, baina zenbait kapitain eta unitate-buruk erabakia errefusatu dute.
20240908115657_alarde-tradizionala_
Alarde tradizionalaren artxiboko irudia.

Hautsak harrotuta daude Irungo alarde tradizionaleko kideen artean, 2025ean kantinera batek kapitainetako baten kontra aurkeztutako barne-salaketa baten ondorioz (kapitainari jokabide desegokia egotzi zion) eta, Agintarien Batzordeko (organo gorena) kide batzuen jokabideagatik, jeneralak eta komandanteak dimisioa aurkeztu ondotik.

Asier Etxepare orain arteko jeneralak gutun bat argitaratu du azaltzen zergatik dimititu duen, eta azpimarratu du zenbait jokabide ezin direla onartu, “ez alardean, ezta gizartean ere”.

2025eko uztailean kokatzen da auziaren abiapuntua, orduan zabaldu zitzaion espedientea kapitain bati kantinera batekin izandako jokabide desegokiagatik.

Alardearen Batzordeak (alardearen erregelamendua eta arauak bermatzeko organoa denak) alardearen ordenantzak jasotzen duen disziplina prozedimendua aplikatzea erabaki zuen eta, gaiak har zezakeen dimentsioa kontuan hartuta, Agintarien Batzordeari kontsulta egin zion, nahiz eta horrek berez ez izan ordenantzaren gaineko eskumenik. 

Lehen kontsulta horretan, Agintarien Batzordeak babestu egin zuen prozedidura abiatzeko erabakia. Jeneralak, komandanteak eta 25 kapitain eta unitate-buruk osatzen dute batzorde hori.

Auzia barne-mailan eta argitara atera gabe lantzen eta bideratzen ari zela zirudiela iritsi zen otsailaren 2an egin zuten bilera bat. Horretan, Agintarien Batzordeko zortzi kapitain eta unitate-buruk hasierako jarrera aldatu eta adierzi zuten ez zetozela bat prozedurarekin.

Aldaketa horren ondorioz etorri dira Asier Etxepare jeneralaren eta Ruben Fraile komandantearen dimisioak, ustezko eraso matxista baten aurrean prozedura abiatzea babesten ez duten kideez osatutako talde bat gidatzen jarraitu ezin dutela argudiatuta. 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X