17 eta 24 urteko bi gizon atxilotu dituzte hilketa saiakera leporatuta, Beasainen adingabe bat larri zauritu ostean
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, biktima ospitalean dago, buruan kolpe handi bat jaso ondoren.
17 eta 24 urteko bi gizonezko atxilotu ditu Ertzaintzak, hilketa saiakera egotzita, joan den igandean Beasainen adingabe bat larri zauritu ostean.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, eragindako lesioen ondorioz, biktima ospitalean dago ingresatuta.
Antza, Ertzaintzak igande arratsaldean jaso zuen abisua; hainbat pertsonen arteko liskar baten berri eman zioten. Agenteak gertakarien lekura bertaratu ziren, eta adingabea aurkitu zuten lurrean, buruan kolpe handi batekin.
Ordu batzuk geroago, 17 urteko gazte bat atxilotu zuten, erasoarekin lotuta. Adingabeen Fiskaltzaren esku geratu utzi zuten.
Bigarren atxiloketa, berriz, astearte honetan izan da, eta dagoeneko epailearen esku utzi dute 24 urteko gizonezkoa.