Donostiako gozoki-denda bateko jabea espetxera bidali dute, bere dendan neskato bati sexu-erasoa egiteagatik
Segurtasun Sailak ostegun honetan jakitera eman duenez, atxilotuak bi aldiz egin zion eraso adingabeari, ekainaren 25ean eta 26an; gainera, aurrekariak ditu antzeko delituengatik. Ostegun honetan epailearen esku utzi dute, eta hark espetxeratzea agindu du.
22 urteko gizon bat atxilotu dute Donostian bere gozoki-dendan adingabe bati sexu-erasoa egitea egotzita.
Segurtasun Sailak ostegun honetan jakinarazi duenez, atxilotuak bi aldiz egin zion eraso adingabeari, eta aurrekariak ditu antzeko delituengatik.
Joan den ekainaren 30ean izan zuen Ertzaintzak hilaren 25ean eta 26an izan zuen sexu-erasoaren ustezko delituaren berri.
Informazio horrekin, Donostiako ertzain-etxeko ikerketa-ataleko agenteek eginbideak hasi zituzten, eta ondorioztatu zuten, ustezko erasotzaileak litxarreria-denda bat izan zezakeela Gipuzkoako hiriburuko auzo batean.
Adingabekoak emandako datuak bat zetozen haren deskribapenarekin, Herrizaingo Sailak azaldu duenez.
Ekainaren 30eko 20:30ean, agenteek erasoaren ustezko egilea atxilotu zuten, salatutako gertakariak ustez gertatu ziren dendako jabea, 22 urteko gizonezkoa.
Joan den asteazkenean, epailearen baimena jaso ondoren, Ertzaintzako Polizia Zientifikoak lokala ikuskatu eta miatu zuen, eta hainbat froga lortu zituen.
Atxilotua ertzain-etxera eraman zuten beharrezko izapideak egiteko, eta, ondoren, ostegun honetan epailearen esku utzi dute. Hark, azkenean, gizona espetxeratzeko agindua eman du.
Atxilotuak polizia-aurrekariak ditu antzeko gertakariengatik eta Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du, balizko biktimak identifikatzeko. Halaber, laguntza eskatu du Segurtasun Sailak ikertuarekin zerikusia izan dezaketen gertkariak salatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.