Orpoko probaren bitartez bizkarrezurreko muskulu-atrofia hauteman du aurrenekoz Osakidetzak
Gaitz neuromuskular arraro horren diagnostiko goiztiarrari esker, haurtxoa Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Neuropediatriara bideratu dute dagoeneko, terapia genikoa jasotzen ari da eta hasierako bilakaera ona da. Jaioberrien baheketa-programak, orpoko proba izenekoak, 24 gaixotasun detektatzeko aukera ematen du.
Osakidetzak bizkarrezurreko muskulu-atrofiaren (AME) lehen kasua hauteman du jaioberrien behaketa-programaren bitartez, orpoko proba izenez ezagutzen dena. Osasun Sailak azpimarratu duenez, diagnostiko goiztiar horri esker, arreta espezializatua berehala aktibatzea ahalbidetu du, haurtxoak tratamendua jaso eta bizi-kalitatearekin bizirauteko aukera erreal bat zabalduz.
Donostiako Unibertsitate Ospitalean aurkeztu dute ostiral honetan lehen kasu hau. Bertan izan dira erakundeetako ordezkariak, osasun profesionalak eta prozesuan parte hartu duten Osakidetzako espezialistak. Ekitaldian parte hartu dute, halaber, bizkarrezurreko atrofia muskularra duten bi lagunek.
AME gaixotasun neuromuskular arraro bat da, geneetan du jatorria, eta muskuluen indarra pixkanaka galtzen eta ahultzen joatea eragiten du. Kasu larrienetan, arnastea bera ere zaildu dezake, baita irensketa eta mugimendu-gaitasuna ere, jaio osteko lehen hilabeteetatik; garaiz tratatzen ez bada, oso ondorio latzak izan ditzake.
Diagnostikoaren egunean bertan, haurtxoa Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Neuropediatria Unitatera bideratu zuten. Probek erakutsi zutenez, haurtxoak ez dauka gaixotasuna eragiten duten gene nagusia, bai ordea, erreserbako gene baten hiru kopia, gaixotasun maila arinagoa ekarriko lukeena. Informazio hau funtsezkoa izan da tratamendu egokienari buruzko erabaki terapeutikoak lehenbailehen hartzeko.
AMEan, ordu bakoitza da inportantea
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera