Non eta nola kontsultatu trafikoaren egoera? Telefonoak, webguneak eta informazio kanal guztiak
Errepideen egoeraren berri izatea funtsezkoa da istripuak saihesteko eta gure ibilbidea modu seguruan eta ezustekorik gabe egin ahal izateko. Informazio iturri nagusiak bildu ditugu, Euskal Herrian zein atzerrira bidaiatu behar baduzu.
Hainbat auto errepide batean. Artxiboko argazkia: Europa Press
Udako oporrak direla eta, gutxi-asko, edonork hartu beharko du autoa atseden egun batzuez gozatzeko. Horren harira, errepidera atera aurretik komeni da trafikoaren egoeraren berri izatea, pilaketak saihestu edo istripuak eta sorpresa desatseginak ekiditeko. Egunotan Euskal Herrian barrena ibili, edota Espainiara edo Frantziara joateko asmoa baduzu, hona hemen eskura izan beharreko hainbat informazio iturri:
Trafikoa Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan
Segurtasun Sailak ekainaren 26an jarri zuen martxan 2026ko Udako Irteera-Itzulera Operazio Berezia, 4,55 milioi joan-etorri aurreikusten dituena. Hauek dira Euskadiko trafikoaren informazio baliabide garrantzitsuenak:
Informazio telefonoa (uneoro eskura): 011
Trafikoko gorabeheren webgunea.
Trafikoko kamerak, zuzenean.
Sare sozialak:
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren profila X-n (lehengo Twitter).
Orainen WhatsAppa : EITBren albiste zerbitzuak gorabehera eta istripu garrantzitsuen berri ematen du WhatsApp bidezko abisu sistemaren bidez.
Trafikoaren egoera Nafarroan
Foru Erkidegoan, trafikoari buruzko informazioa eskuratzeko hainbat bide daude:
Errepideen egoerari buruzko informazio telefonoa (erantzungailu automatikoa da): 848 423 500
Foru erkidego osoan jarritako kamerak ere kontsulta daitezke.
Ipar Euskal Herriko errepideen egoera
Ipar Euskal Herritik gidatzen baduzu, hauek dira trafikoaren egoera kontsultatzeko tresna ofizialak:
Frantziako Gobernuaren trafikoaren webgunea. Aplikazioa ere badu.
Informazio telefonoa: 0800 100 200
Landetako autobidearen webgunea, A63.
Espainiako Trafiko Zuzendaritza Nagusia (DGT)
Espainiako Estatuan, DGTren esku dago errepideen egoeraren berri ematea.
Errepideen egoeraren telefonoa: 011
Egoera denbora errealean, bere webgunean.
Sare sozialak:
DGTren informazio-kanala X-n.
Errepideen egoera Frantzian
Frantziako Estatuan, gobernuak webgunea du, Bison Fute, trafikoko gorabeherak jakinarazteko.
Infotrafic ataria ere fidagarria da.