Irteera-operazioa

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gaur hasiko da udako trafikoko operazio berezia, eta kanpoko 2,27 milioi ibilgailuk EAE zeharkatzea espero dute

Uda honetan, nazioarteko eta barruko joan-etorriak areagotzea aurreikusten da, eta, hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak neurri bereziak hartuko ditu, trafikoa hobeto kudeatu eta udako gorabeherak murrizteko. 

IRUN (GIPUZKOA), 26/07/2025.- Vista del peaje fronterizo de Irun (Gipuzkoa) este sábado, en el que la directora de tráfico del Gobierno Vasco, Estíbaliz Olabarri, ha hecho un balance del desarrollo hasta ahora de la "operación salida-retorno de verano". EFE/Javier Etxezarreta

Irungo ordainlekua. Argazkia: EFE.

Ostiraleko 15:00etan hasi da 2026ko udako trafiko operazio berezia. Operazio honetan, Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera, kanpoko eta barruko trafikoa handituko da. 

Operatiboaren aurkezpenean, Estibaliz Olabarri Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendariak azaldu du uda honetan ere bi zirkulazio-fluxu izango direla EAEko errepideetan.

Alde batetik, kanpoko trafikoa, batez ere Itsasarteko Pasabidea Operazioari lotutakoa. Europako hainbat tokitatik Espainia hegoaldera, Portugalera eta Afrika iparraldera doazen milaka eta milaka auto igaroko dira EAEko errepideetatik. Trafikoa % 6 handitzea espero da, iazkoarekin alderatuta, eta joanekoan zein itzulikoan 2.275.000 ibilgailu igaroko direla aurreikusten dute. Trafiko bolumen handieneko egunak uztaileko azken asteburua eta abuztuko lehena izango dira irteera operazioan, eta abuztuko azken bi asteburu luzeak, berriz, itzulera operazioan.

Bestalde, barne trafikoa % 3,5 haztea aurreikusten da, iazkoarekin alderatuta, 44,1 milioi joan-etorri espero baitira. 42,5 milioi erregistratu ziren 2025ean.

Trafikoa hobeto kudeatu eta udako hilabeteetan ahalik eta gorabehera gutxien izateko, Eusko Jaurlaritzak plan espezifiko bat jarriko du martxan, seinale berezituekin eta garabi-errefortzuekin. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X