Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

67 urteko gizon bat hil da Allotz urtegian

Beste bainulari batzuek gizona uretatik atera dute eta bihotz-biriketako bizkortze maniobrak egin dizkiote larrialdi zerbitzuak iritsi diren arte, baina ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.

20230607114537_alloz-euskeraz_

Allotz urtegiaren artxiboko irudia.

67 urteko gizonezko bat hil da asteazken honetan Allotz urtegian, ustez itota, igeri egiten ari zela, SOS Nafarroak jakitera eman duenez.

SOS Nafarroa 112 larrialdi zerbitzuak 12:32an jaso du istripuaren berri, eta bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia bat (medikalizatua), Abartzuzako mediku talde bat eta Foruzaingoaren hainbat patruila bertaratu dira.

Ezbeharra Lerateko (Gesalaz) Allotz urtegiaren inguruan gertatu da, gizona igerian ari zela.

Beste bainulari batzuek gizona uretatik atera dute eta bihotz-biriketako bizkortze maniobrak egin dizkiote larrialdi zerbitzuak iritsi diren arte, baina ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.

Gizonaren gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eramango dute, autopsia egin diezaioten.

Foruzainak gertakariaren arrazoiak ikertzen eta eginbideak bideratzen ari dira. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X