EHUk ikasgai guztietan izan diren noten berri emango du astelehenean, ikasgaien arteko alderaketa eginda
EHUk aurreratu duenez, datorren astelehenean euskara azterketen polemika argitzen lagunduko duten datuak eskainiko dituzte, ikasgaien arteko alderaketa eginda. Aurreratu dutenez, agerian geratuko da zeroak ez direla soilik euskara azterketan izan, eta badirela beste ikasgai batzuk, euskarakoan baino 0 gehiago ere izan direnak.
EHUko errektore Joxerramon Bengoetxeak eta Urtza Garayk, Gradu eta Eraldaketa Digitaleko errektoreordeak xehetuko dituzte astelehenean Unibertsitatera sartzeko hautaproban ikasgaiz ikasgai ikaslek eskuratu duten notak, bai eta ikasgaien arteko alderaketa edo historikoen konparaketa ere.
Estitxu Garai EHUko errektoreordeak adierazi duenez, aste hauetan “buru-belarri” aritu dira lantalde guztiak datu horiek landu ahal izateko, “ikusita ze beharrezkoa den konparaketa egitea eta argia ematea”. Hala, uste du, astelehenean aurkeztuko den informazioa “askoz informazio zehatzagoa” izango dela eta gaiari “behar duen argia” ematea espero du.
Asteleheneko aurkezpen hori gorabehera, baina, beste kezka bat azaleratu du Garaik, zuzentzailerik gabe geratzeko arriskua hain zuzen ere. Izan ere, aurtengoek jasandako presioaren ondorioz, datorren urtean zuzentzaile lanetan ez aritzea erabaki du hainbatek. Hala, zuzentzaileak babestu eta ausardia eskertu die, euren testigantzak eskaini izanagatik.
Bien bitartean, EHU-ko irakasle eta ikerlariek idatzi bat kaleratu dute eta sinadura bilketa abiatu, unibertsitatera sartzeko probetako irakasleei elkartasuna agertzeko. Euren kezka eta haserrea adierazteaz gain, salatu dute irakasleen lana eta jarrera publikoki zalantzan jartzea eta azterketen berrikusketa baldintzatu nahi izatea “oso larria” dela. Kezka agertu dute, era berean, aurrerantzean egoera honek sor ditzakeen ondorioen aurrean. Euren hitzetan, “hezkuntza sistema publiko osoari” egin zaio eraso.
Euskara probako zeroen aferaren inguruan Ibone Bengoetxea lehendakariordeak aztertzaileei babesa erakutsi die, eta jasotzen ari diren kritikak "guztiz bidegabeak" direla adierazi du eta bere ustez, “12.000 ikasletik 36k euskarazko nota errekurritu izanak ezin du sistema oso bat ezbaian jarri”.
Azken orduotan jakin da, bestalde, ikasle batek, euskarazko notaz gain, matematikakoa ere aintzat ez hartzeko eskatu duela, “irregulartasunak” egon daitezkeelakoan horren zuzenketa prozesuan, zehazki, "anonimotasuna ez bermatzea". Horregatik, eskatu du USaPeko noten partez, Batxilergoan bi ikasgai horietan lortutako nota har dadila kontutan.
Ez da baztertzen familia gehiagok antzeko errekurtsoak aurkeztea datozen egunotan.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera