LANA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

20.000 enplegu baino gehiago sortzea aurreikusten du Eusko Jaurlaritzak onartutako 2025-2027 Enplegu Planak

Hiru urterako planak Eusko Jaurlaritzaren, foro aldundien eta toki erakundeen arteko koordinazioa indartu nahi du, baita gizarte eta Ekonomia eragileekiko lankidetza ere.

Paro langabezia langilea trabajador EFE

Gizon bat, kalean, lanean. Artxiboko argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzak 2025-2027 Hirurteko Enplegu Plana onartu du gaurko Gobernu Bileran, Euskadiko enplegu politika publikoen plangintza operatiborako tresna nagusia, alegia. Planak Eusko Jaurlaritzaren, foru aldundien eta toki erakundeen arteko koordinazioa indartu nahi du, baita gizarte eta Ekonomia eragileekiko lankidetza ere. 

Gobernuak jakinarazi duenez, egitasmoak 2030 Enpleguaren Euskal Estrategiaren ildo estrategikoak zehazten ditu, eta Enpleguari buruzko 15/2023 Legean ezarritakoa betetzen du, ikuspegi integrala, erakundeartekoa eta pertsonak ardatz hartuta.

Lan merkatuaren eraldaketa sakonen testuinguruari —biztanleria aktiboa zahartzea, belaunaldien arteko erreleboa, digitalizazioa, trantsizio energetikoa eta lanbide gaitasunak aldatzea, besteak beste— erantzuten dio 2025-2027 Hirurteko Planak, Eusko Jaurlaritzaren arabera.

Kalitatezko enplegua

Gaur onartutako dokumentua sei ardatz estrategikoren inguruan egituratzen da: kalitatezko enplegua eta lan baldintza duinak; gaitasunak, talentua eta ekoizpen sarearekin lotutako trantsizioak; inklusioa, berdintasuna eta gizarte kohesioa; enplegu arin eta eraginkorrari laguntzeko ekosistema; lurraldea, berrikuntza publikoa eta datuetan oinarritutako erabakiak hartzea; eta enpresa eta enplegu pribatua, hazkundearen, sustraitzearen eta kalitatezko enpleguaren palanka gisa.

Halaber, arreta bereziz landu dira kolektibo hauen gainekoak: gazteak, 45 urtetik gorakoak, desgaitasuna dutenak, emakumeak eta zaurgarritasun egoeran daudenak.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X