Erregai berriztagarrien hub bat bultzatuko du Euskadik: 250 milioi euro eta 1.200 lanpostu hiru urtean
Industria Planaren proiektu eraldatzaileetako bat da, eta Petronorrek gidatuko du. Guztira, 51 enpresa bilduko ditu, horietatik 23 enpresa txiki eta ertainak.
Euskadik erregai berriztagarrien hub bat bultzatuko du, Petronorren gidaritzapean. Proiektuak 250 milioi euroko hasierako inbertsioa mobilizatuko du datozen hiru urteetan, eta 1.200 lanpostu sortzea ahalbidetuko du, zuzenekoak zein zeharkakoak kontuan hartuta. Ostegun honetan aurkeztu dute Abantoko (Bizkaia) Energy Intelligence Center zentroan, eta Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Basque Energy Clusterren babesa du.
Ekimena Euskadi 2030 Industria Planaren proiektu eraldatzaileetako bat izango da. Guztira, 51 enpresa ariko dira bertan, horietatik 23 enpresa txiki eta ertainak, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko lau zentro teknologikok ere parte hartuko dute.
Hub berriak Euskadi Europako abangoardian kokatu nahi du, erregai berriztagarrien garapen industrial eta teknologikoan. Horretarako, lehendik dauden gaitasun zientifiko eta industrialak baliatuko ditu, eta erregai sintetikoei, bioerregai aurreratuei, CO2ari eta hidrogeno berriztagarriari lotutako teknologiak sustatuko ditu.
Aurreikusitako 250 milioi euroetatik, 85 milioi I+G arloko jardueretara eta garapen teknologikora bideratuko dira. Enpleguari dagokionez, kualifikazio handiko 300 lanpostu zuzen sortzea aurreikusten da, baita jarduera industrial eta teknologikoei lotutako beste 900 zeharkako ere.
Proiektu berriez gain, hubak dagoeneko martxan dauden ekimenak ere bilduko ditu. Horien artean dago Petronorrek Bilboko Portuan eraikitzen ari den erregai sintetikoen planta; 2027an martxan jartzea aurreikusten da, eta Europako lehena izango da.
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak adierazi du proiektua “zientziaren, teknologiaren eta industriaren arteko batasunaren adibiderik onena” dela, eta Europan erreferente izango dela ziurtatu du. Halaber, gogorarazi du lotura duela euskal industria-planeko beste proiektu estrategiko batekin: ITP Aerok gidatzen duen motor aeronautiko berrien garapenarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.