Albiste dira
ABIAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lufthansak 20.000 hegaldi bertan behera utziko ditu urrira arte, erregaia aurrezteko

Lufthansa taldeak jakinarazi duenez, neurriaren bidez 40.000 tona keroseno aurreztuko dituzte. Izan ere, Irango gerra hasi zenetik bikoiztu egin da erregai horren prezioa.

lufthansa avion hegazkina EFE
Lufthansaren hegazkin bat. Artxiboko argazkia: EFE

Lufthansa Taldeak urrira arte 20.000 hegaldi utziko ditu bertan behera, Irango gerrak eragindako energiaren prezioaren igoerari eta eskasiaren aurrean erregaia aurrezteko. 

Talde alemaniarrak bart jakinarazi duenez, neurri horri esker 40.000 tona keroseno aurreztuko ditu. Izan ere, Irango gerra hasi zenetik bikoiztu egin da erregai horren prezioa.

Ormuzko itsasartearen itxierak erregaien prezioek gora eta gora egitea eragin du, Lufthansa taldeak Cityline filiala ixtea erabaki du. Hain zuzen ere, bertan behera utzi dituen hegaldi gehienak aerolinea horri lotutakoak dira, eta Frankfurt eta Municheko aireportuetakoak. 

Lufthansa Taldearen arabera, datozen asteetarako erregai hornidura ziurtatuta dago eta udarako aurreikusitako gainerako hegaldiak egin ahal izango duelakoan dago.

Aitzitik, Lufthansa taldeak (Lufthansa, Austrian Airlines, Swiss, Brussels Airlines, Eurowings eta ITA Airways) hegaldi gehiago eskainiko ditu Zurich, Viena eta Bruselara. 

Halaber, Lufthansak Frankfurt, Munich, Zurich, Viena, Brusela eta Erromako aireportuetako hegaldien eskaintza optimizatu nahi du udari begira. 

Horrez gain, Lufthansak epe ertaineko (datozen hilabeteetarako) hegaldien plangintza berrikusiko du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasieran" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean Barredok esan duenez, Bazka Mahaia oraindik deituta ez badago ere, ez da atzerapenak egongo: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X