Medikuen Greba Batzordeak “gezurretan” aritzea eta negoziazioen “kontakizuna manipulatzea” egotzi dio Osasun Ministerioari
Ministerioak bertan behera utzi zuen ostegunean Greba Batzordearekin eta autonomia-erkidegoekin Esparru Estatutuaren gatazkari heltzeko egitekoak ziren bilera, aldeetako batek bere zatia “ez zuela bete” iritzita. Sindikatuek adierazi dute erkidegoetan mahai espezifikoak sortzeko Ministerioak egindako proposamena juridikoki "biderezina" dela Estatuko-arauak aldatu gabe eta horregatik egin diotela uko bide horri.
Tentsioak gora egin du Monica García buru duen Osasun Ministerioaren eta Medikuen Greba Batzordearen artean, eta ez dirudi une honetan inolako ulermen-punturik dagoenik Medikuen Esparru Estatutuaren gatazkaren konponbidean aurrera egin ahal izateko. Horrenbestez, bere horretan jarraitzen du datorren asterako aurreikusitako medikuen greba-deialdiak.
Medikuen Greba Batzordeak Osasun ministroaren dimisioa edota kargugabetzea eskatu du, “kontakizuna manipulatzen” duela eta negoziazioetan "zorroztasun falta" dagoela iritzia, konponbiderako bidean aurrera egitea zailduz.
Azken talka ostegun honetan gertatu da. Ministroak iragarri zuen Greba Batzordearekin eta autonomia-erkidegoekin Esparru Estatutuaren gatazkari heltzeko aurreikusita zegoen bilera bateratua bertan behera uzten zuela, aldeetako batek bere zatia “bete ez” zuelako; erkidegoei bidalitako gutunean aitortzen duenez, Ministerioak ez du “deseskalatzeko borondaterik” ikusten.
Joan den apirilaren 17ko bileran, Ministerioak gatazkarako irteera posibletzat planteatu zuen autonomia-erkidegoen eremuan negoziazio mahai espezifikoak sortzea.
Hala ere, sindikatuek ondorioztatu zuten ekimena "bideraezina" zela ikuspegi juridikotik; izan ere, haien esanetan, “indarrean dagoen arau-esparruak eragotzi egiten du mediku eta fakultatiboen kolektiboarentzat negoziazio mahai propioak sortzea, aldez aurretik Estatuko oinarrizko legeria aldatu gabe”, eta, beraz, ez zuten bilera beharrezkoa ikusi.
Batzordeak gaineratu duenez, “ondorio horren oinarri juridikoak hain dira argiak eta sendoak, ezen nekez sinets baitaiteke Ministerioko zerbitzu juridikoek ez zituztela ezagutzen”.
Sindikatuek kontakizuna manipulatzea leporatzen diote, eta negoziazioen garapenaren funtsezko elementuak ez aipatzea, gatazkaren erantzukizuna Greba Batzordearen eta autonomia-erkidegoen gain utziz.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.