Zumarragako Ospitaleko medikuek ez dute arratsaldetan aparteko ordurik egingo apirilaren 27tik aurrera
Zumarragako Ospitaleko (Gipuzkoa) medikuek erabaki dute ez dutela apirilaren 27tik aurrera arratsaldetan aparteko ordurik egingo. Horrela, bat egin dute Donostiako eta Txagorritxuko ospitaleetako sendagileek hartutako neurriarekin astelehenetik aurrera, protesta gisa, ez baitute arratsaldetan ordu estrarik sartuko.
Maiatzean, Bizkaiko ospitaleetako medikuak batuko dira protesta horretara; zehazki, Gurutzetako, Basurtuko, San Eloyko eta Urdulizko sendagileak.
"Presio-neurri" berri bat da, protesta deitu duen erakundeak azaldu duenez, medikuak hilero egiten ari diren greba indartze aldera-edo.
Osakidetzak jaso du dagoeneko Zumarragako Ospitaleak hartutako erabakiaren berri. Hartara, aipatutako hiru ospitaleetan, sendagileek ez dute aurrerantzean (arratsaldeko txandan) borondatezko aparteko ordurik egingo.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko 510 etxebizitza erosi dizkio Blackstone funtsaren filial bati, horien babes publikoari eusteko
Langile bat hil da, Bilboko Portuan dagoen enpresa batean lanean ari zela