Lanbiden lanpostu finkoa lortu duten bi langileri kalte ordaina eman beharko diete, "aldi baterako kontratuen abusuagatik"
Eibarko Lan Arloko 1. Epaitegiak emandako epaia aitzindaria da Euskadin, lehen aldia baita karrerako funtzionario diren langileei aldi baterako kontratuen abusuagatik kalte-ordaina jasotzeko eskubidea aitortzen zaiena.
Eibarko epaitegi batek Lanbideko bi langile finkori kalte-ordaina ematera zigortu du Eusko Jaurlaritza, "aldi baterako kontratuen abusuagatik", EBko Justizia Auzitegiak pasa den apirilaren 14an ezarritako doktrinan oinarrituta. UGT sindikatuak azaldu duenez, Euskadin epai aitzindaria da. Izan ere, lehen aldia da aldi baterako kontratuen abusuagatik kalte-ordaina jasotzeko eskubidea aitortzen zaiena karrerako funtzionario diren langileei.
Epaiaren arabera, Lanbidek 45.938 eta 39.401 euroko kalte-ordaina eman beharko die Lanbideko bi langileri (prozesuaren kostuak aparte). Aipaturiko langileak hamar urte baino egon ziren aldi baterako kontratazioko iruzur egoeran, harik eta egonkortze prozesuaren bitartez 2022an lanpostu finkoa lortu zuten arte.
Epaileak bi arrazoi nagusi aipatzen ditu sektore publikoko langileen alde egiteko. Batetik, aldi baterako kontratuak mugagabe ez-finko bihurtzea ez da proportzionala edo egokia behin-behinekotasunaren abusuaren aurka egiteko. Bestetik, langile batek lanpostu finkoa lortzeak ez du administrazioa (behin-behinekotasunagatik) kalte-ordainak ematetik salbuesten.
Dena den, epaia ez da irmoa eta aldeek helegitea aurkeztu dezakete EAEko Justizia Auzitegi Nagusian.
UGTren arabera, epai hori hasiera baino ez da. Izan ere, Lanbideko 40 langileren antzeko eskaerak kudeatzen ari dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da, %2,9an dago, aurreko hilean baino hamarren bat apalagoa da.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.
ELAk zerbitzu publikoak hobetzeko premiazko neurriak eskatu dizkio Pradalesi, eta gutxieneko soldataren aldeko urratsak galdegin ditu
Mikel Lakuntzak politika publikoetan "norabide aldaketa" eskatu dio lehendakariari, zerbitzu publikoen "gainbehera" lehengoratzeko eta patronalari presioa egiteko, Euskadin gutxieneko soldata ezar dadin.
LAB: Pradalesen Gobernuak "suspentso atera du" langileen aldeko politiketan
Garbiñe Aranburuk zalantzan jarri du lehendakariarekin egindako bilera-sortaren sinesgarritasuna, eta elkarrizketa soziala instituzionalizatzeko legea bertan behera uzteko eskatu dio Imanol Pradalesi.
EHUren intersindikalak salatu du Unibertsitate Lege berriak unibertsitate publikoari beharrean, pribatuari egiten diola mesede
Sindikatuok "kezka handia" agertu dute Unibertsitate Lege berriarekin, eta salatu unibertsitate pribatuei diru publikoa jasotzeko bidea errazten diela, publikoaren kaltetan. Hain justu, EHUren "arazo larriena azpifinantzaketa" dela nabarmendu dute.
Greba deitu dute Bizkaiko metal merkataritzan urriaren 7rako, lan hitzarmen berri baten alde
ELA, UGT, CCOO eta LAB sindikatuek soldatak KPIaren arabera eguneratzea eta lanaldia Bizkaiko merkataritzako beste hitzarmen batzuetan ezarritako urteko 1.725 orduetara murriztea.
Gipuzkoako gasolindegietako langileak kalera atera dira lan-hitzarmen berriaren alde
Gipuzkoako gasolindegietako langileek elkarretaratzea egin dute Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzaren aurrean, hitzarmen berriaren negoziazioen blokeoa salatzeko. Ia bi urteko prozesuaren ostean, langileak kexu dira patronalak ez duelako erakusten elkarrizketarako borondaterik. Akordiorik lortu ezean, iragarri dute datozen asteetan mobilizazioak areagotu ditzaketela.