39 milioiko eskaintza egin du Cristian Layk Papresa erosteko
Enpresaren bi industria-jarduerei eustsiko lieke CLk, paperarena eta enbalajearena, eta plantillaren bi heren mantenduko lituzke. Eusko Jaurlaritzak begi onez ikusi du operazioa eta parte hartzeko borondatea du. Papresa hartzekodunen konkurtsoan dago, eta zabalik da hura erosteko eskaintzak aurkezteko epea.
Cristian Lay industria taldeak Papresa erosteko eskaintzaren gaineko zehaztapen batzuk eman ditu, eta Errenteriako paper-fabrika 39 milioi euroan erosiko luke.
Eskaintza ofiziala da, eta loteslea, eta 400 orrialdeko dokumentu baten bidez jakinarazi du konpainiak proposamena. Dokumentu horretan konpainiak azaldu duenez, bere esku geratuz gero, Papresak garatzen dituen bi jarduera industrialei eustea aurreikusten du, eta plantillaren bi heren mantenduko lituzke.
Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak dagoeneko babestu du eskaintza; bere helburuekin bat datorrela dio, eta Euskadiko hazkunde ekonomikoari laguntzen diola ere bai.
Gainera, Industria sailak borondatea agertu du sozietatean behin-behinean parte hartzeko, eta jakiniarazi du Cristian Layren kaudimen teknikoa eta ekonomikoa egiaztatuko direla.
Errenteriako Papresa paper-fabrika hartzekodunen borondatezko konkurtsoan sartu zen joan den apirilaren 23an, eta Cristian Layri lotutako CL Grupo Industrial enpresak hori erosteko eskaintza loteslea egin zuen.
Era berean, hamabost eguneko epea zabaldu zen enpresa eskuratzeko interesa zuten beste eskaintza batzuk aurkeztu ahal izateko; epe horrek irekita jarraitzen du.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.