EAEko Auzitegi Nagusiak baliogabetzat jo du Bilboko JM ikastetxeko 59 langile kaleratzeko erabakia
ELA sindikatuak ohar batean adierazi duenez, Auzitegi Gorenak kaleratze kolektiboaren aurkako errekurtsoa onartu izanak agerian uzten du porrot egin zuen Jesuitinas ikastetxearekin bat egitea eta langileak kaleratzea prozesu "iluna eta gaizki kudeatua" izan zela, eta horrek "familien kezka eta ikasleen matrikulazio-desbideratzea" eragin zituela, "ikastetxea behin betiko ixtera kondenatu" arte; "guztia, Eusko Jaurlaritzaren onespenarekin eta konplizitatearekin", sindikatuaren arabera.
JM ikastetxeko langileen kontzentrazioa, Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzaren aurrean, 2025eko maiatzean. Argazkia: Europa Press.
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak (EAEAN) arrazoi eman dio ELA sindikatuari, eta baliogabetzat jo du Bilboko Jesus Maria ikastetxea kide zuen Bidaide Fundazioak bultzatutako 59 langileren kaleratze kolektiboa. Hala, epaiak atzera bota du aurretik Merkataritza Epaitegiak emandako autoa.
ELAren arabera, epaiak agerian utzi du 59 langile horiek kaleratzeko prozesua "iluna, fede txarrekoa eta negoziatu gabea" izan dela.
Sindikatuak gogorarazi du hasieratik salatu zituela "Eusko Jaurlaritzaren eta Bidaide fundazioarekin enpresa taldea osatzen duten enpresa kideen jarrera irregularrak eta arduragabeak".
Ildo horretan, adierazi du Jesuitinas ikastetxearekin bat egiteko saiakera "iluna eta gaizki kudeatua" izan zela, prozesuan enpresa-taldea zegoela "ezkutatu" nahi zela, eta "familiak kezkatzea eta ikasleen matrikulazioak desbideratzea" eragin zuela, eta "ikastetxea behin betiko ixtera kondenatu" zuela.
Hori guztia, zentralak salatu duenez, "Eusko Jaurlaritzaren onespenarekin eta konplizitatearekin" egin zen.
ELAk azaldu duenez, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiak dio enpresa-talde bat existitzen zela lan-ondorioetarako, eta ondorioztatzen du "Bidaide Fundazioa eta berori osatzen zuten bi ikastetxeren eraikinen jabe diren bi kongregazioak (JM kongregazioa eta karitateko ahizpen kongregazioa) egitura bereko parte" direla. Horrela, erantzunkizun solidarioa ezartzen die guztiei.
Sindikatuaren arabera, "kaleratzea baliogabetzat jotzeko arrazoietako bat da errealitatea ezkutatu nahi izan dutela, benetako negoziazioa eragozteko".
Beste arrazoia izan da negoziazio-prozesuaren helburua "kaleratzeak saihesteko aukerak negoziatzea" izan behar zela; baina, epaian jasotakoa aipatuz, ELAk azaldu du "ikastetxea ixteko erabakia kaleratzeak ekiditeko negoziazio-aldia hasi aurretik" hartu zela.
Zure interesekoa izan daiteke
LAB: Pradalesen Gobernuak "suspentso atera du" langileen aldeko politiketan
Garbiñe Aranburuk zalantzan jarri du lehendakariarekin egindako bilera-sortaren sinesgarritasuna, eta elkarrizketa soziala instituzionalizatzeko legea bertan behera uzteko eskatu dio Imanol Pradalesi.
EHUren intersindikalak salatu du Unibertsitate Lege berriak unibertsitate publikoari beharrean, pribatuari egiten diola mesede
Sindikatuok "kezka handia" agertu dute Unibertsitate Lege berriarekin, eta salatu unibertsitate pribatuei diru publikoa jasotzeko bidea errazten diela, publikoaren kaltetan. Hain justu, EHUren "arazo larriena azpifinantzaketa" dela nabarmendu dute.
Greba deitu dute Bizkaiko metal merkataritzan urriaren 7rako, lan hitzarmen berri baten alde
ELA, UGT, CCOO eta LAB sindikatuek soldatak KPIaren arabera eguneratzea eta lanaldia Bizkaiko merkataritzako beste hitzarmen batzuetan ezarritako urteko 1.725 orduetara murriztea.
Gipuzkoako gasolindegietako langileak kalera atera dira lan-hitzarmen berriaren alde
Gipuzkoako gasolindegietako langileek elkarretaratzea egin dute Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzaren aurrean, hitzarmen berriaren negoziazioen blokeoa salatzeko. Ia bi urteko prozesuaren ostean, langileak kexu dira patronalak ez duelako erakusten elkarrizketarako borondaterik. Akordiorik lortu ezean, iragarri dute datozen asteetan mobilizazioak areagotu ditzaketela.
Inoizko mahats bilketarik goiztiarrena egin dute Arabako Errioxan, klima aldaketak eraginda
Tenperatura altuak izan dira eta ez du ia euririk egin. Horren ondorioz, apenas egon da onddoek eragindako gaixotasunik, eta mahatsaren kalitatea "bikaina" da. Ifrentzuan, baldintza meteorologikoek alkohol graduazioa igoarazi dute; "upategian konpentsatu beharko dute hori", azaldu dute.
Bateriekin izandako intzidentzia batek auto elektrikoen ekoizpena geldiarazi du Nafarroako Volkswagenen
Hornitzaileak arazoa konpondu du eta normaltasunez ekoizten ari da; hortaz, Nafarroako Volkswagenek jarduerari "berehala" ekitea espero du.
CCOOk Pradalesi hainbat eskumenen aurrean dituen "zuhurtziak" azaldu dizkio, langile askori eragiten dietelako
CCOO Euskadiko idazkari nagusi Santiago Martinezek Gernikako Estatutua oso-osorik betetzearen alde egin du lehendakariaren aurrean, baina "zuhurtzia" agertu du eskumen-transferentzia batzuen aurrean, hala nola FOGASAren edo pentsioen ingurukoen aurrean; izan ere, langile askori eragiten diete, eta, azpimarratu duenez, "ondo egin behar dira".
UGTk enpresen irabaziak soldatetara bideratzeko eskatu dio Pradalesi
UGT Euskadiko batzorde kudeatzaileko presidente Jose Manuel «Tximi» Lopezek enpresa handien irabaziak langileen soldatetan islatu behar direla defendatu du Imanol Pradales lehendakariaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio bitartekari lanak egin ditzala euskal patronala hitzarmenen bidezko gutxieneko soldata interprofesionala negoziatzera esertzeko.
Ondarroako arraste flota: "Gasolioaren prezioarekin itsasora irteteak diru galera dakar"
Gasolio profesionala % 227 garestitu da otsailetik, eta Ondarroako Alturako Arrantza Ekoizleen Elkarteak salatu duenez, igoera hori arrantzaleek asumitu behar dute, handizkariak finkatzen duelako arrainaren erosketa-prezioa.
Gazteentzako hipotekak: zer hartu kontuan sinatu aurretik eta zer dira Gazteaval laguntzak?
EKA kontsumitzaileen elkarteak gutxienez hiru edo lau banketxeren eskaintzak alderatzea, presarik ez izatea eta Urteko Tasa Baliokideari, lotutako produktuei eta benetako ordainketa-ahalmenari erreparatzea gomendatzen du. Gazteaval programari esker, gainera, zenbait kasutan etxebizitzaren balioaren % 80tik gorako finantzaketa lor daiteke.