Udaberriko eguraldi nahasia, astebururako
Udaberri betean gaude, eta eguraldiak ere urtaroaren araberako giroa eskainiko digu asteburuan. Gaurko eguraldi argi eta epela iragarri digute EITBren "Eguraldia" arloko meteorologoek, baina bihartik aurrera, ezegonkortzera egingo du, eta giro nahasiagoa izango dugu. Hona, egunez egun, astebururako aurreikuspena.
Ostiral arratsaldean, esan bezala, giro dotorea izango dugu. Hodeiak eta ostarteak espero dira zeruan, baina, oro har, giro argia. Termometroei dagokienez, 19 ºC-ra igoko dira Donostian, eta hortik gora, 21 ºC eta 22 ºC, hurrenez hurren, Bilbon eta Baionan. Barnealdean, Gasteizen eta Iruñean, gorako kokatuko dira: 25 eta 26 graduraino igoko dira.
Larunbatean hodeiak ostarteei gailenduko zaizkie Kantauri isurialdean. Dena dela, ateri eutsiko dio ia egun osoan. Haizeak mendebaldetik joko du eta horrek tenperaturak jaitsaraziko ditu. Hala, 17 ºC espero dituzte Donostian, eta 19 ºC Bilbon eta Baionan. Nafarroan eta Araban argiago egongo da, eta tenperaturan ez da horrenbesteko aldaketarik egongo (20 graduak gaindituko dira han). Arratsaldean, ezegonkortasuna areagotuko da barnealdean eta mendi inguruetan, eta baliteke zaparrada trumoitsuren bat egitea, han-hemenka.
Igandean, giro argiagoa espero da, eta tenperaturek gora egingo dute. Maximoek aurreko egunean galdutakoa berreskuratuko dute: kostaldean, 22 ºC-ren bueltan mugituko dira maximoak, eta barnealdean, 25 ºC-ren inguruan. Eguerdi partean giro eguzkitsua espero dugu, eta goizaldean, goizean goiz eta arratsalde-gauean hodei gehiago agertuko dira. Bezperan bezala, iluntzean ezegonkortasun gehiago espero da, eta tarteka zaparrada trumoitsuak egin ditzake, bereziki barnealdean edo mendi inguruetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Abisu horia bero handiagatik igandean ere
35 ºC inguruko tenperaturak espero dira barnealdean. Kostan, berriz, ez dago abisurik, eta tenperaturak 30 ºCtik behera kokatuko dira.
Beroa nagusi igandera arte: 30 ºC-tik gora gaurtik aurrera Euskal Herrian
Araban, abisu horia egongo da indarrean ostiralean eta larunbatean, muturreko tenperatura oso altuengatik, eta Nafarroan alerta laranja ezarri dute ostiral honetan, beroagatik. Igandean, aldaketa etorriko da.
NBEren arabera, El Niño fenomeno meteorologikoa inoiz izan den handiena izan daiteke
Gertakaria urte honen amaieran iritsiko da puntu gorenera, baina 2027an zehar izango ditu ondorioak, eta datorren urtean munduko batez besteko tenperaturak igotzen lagunduko du.
Bero itogarria Euskal Herrira itzuliko da
Asteazken honetan tenperaturek ez dute aldaketa handirik izan, baina ostegunetik nabarmen igoko dira: termometroak 30 ºC-tik gora kokatuko dira Bilbon, Gasteizen eta Iruñean.
Abuztua bigarren hilabeterik beroena izan da 1970etik, eta mendeko lehorrenetakoa Euskadin
Batez besteko tenperatura ohikoa baino 2,4 °C altuagoa izan da, eta muturreko beroak, lehorteak eta prezipitazio handiek markatu dute hilabetea. Gainera, hainbat fenomeno meteorologikok 17 abisu hori aktibatzea eragin dute.
Giro lehorra eta eguzkitsua iraila abiatzeko
Gaur eta bihar leunagoak izango dira tenperaturak, baina asteazken-ostegunetik aurrera beroa nagusituko da atzera. Oro har, astea eguzkitsua izango da, baina kostaldean lehenengo egunotan hodeiak izango dira.
Udako giroa izango da nagusi datozen egunetan, baina euria egin dezake igandean Euskal Herrian
Asteburua tenperatura freskoekin hasiko da, eta termometroak 9 ºC-ra jaitsiko dira Gasteizen larunbatean. Hala ere, maximoak 30 ºC-tik gorakoak izango dira lurraldeko hainbat puntutan. Igandean, berriz, zirimiria egin lezake azken orduetan.
Giro sargoria izango da gaur, hego-haizeak lagunduta
34 ºC-ra go litezke termometroak puntu askotan eta goizean hodei eta ostarteak tartekatuko dira; arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta trumoi-zaparradaren bat bota dezake.
Beroak estutzen jarraituko du, baina ezegonkortasun handiarekin
Hurrengo egunetan, tenperatura altuak izango dira nagusi, baina ezegonkortasun handia izango da. Hala, gaur arratsaldean, esaterako, ekaitza bota dezake; Nafarroan, Aemetek abisu horia ezarri du euriteengatik.
Ur-goraldiak iragarri dituzte Nafarroako ubide txikietan eta sakanetan
Euri zaparrada eta ekaitz gogorren ondorioz hainbat probintziatan, tartean Nafarroan, ezarritako abisuak direla eta, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak albiste meteorologikoei adi egoteko gomendatu die herritarrei.