Lainoak, eguzkia joan-etorrika eta euri zirina
Azken egunotako uda beteko giroa ez da gutxienez datorren astera arte itzuliko. Astelehenerako eguraldi argia eta oro har eguzkitsua iragarri badute ere, astearterako aldaketa dator. Horrela, behe-hodeiak saretuko dira Gipuzkoan eta Lapurdin goizeko lehenengo orduetan, baina argitzera egingo du giroak, eta egun eguzkitsua izango da biharkoa. Tenperaturak gaur baino pare bat gradu beroagoak izango dira, 23-26 gradukoak. Nafarroa hegoaldean, berriz, 30 graduko langa gaindituko dute termometroek.
Astearterako, baina, okertzera egingo du aroak. Ipar-mendebaldeko haizeak fronte hotz bat ekarriko du Euskal Herrira, eta euria egingo du, batez ere, isurialde atlantikoan. Gero eta hegoalderago, gutxiago bustiko du. Termometroek ere nabarituko dute frontearen "bisita", nekez iritsiko baitira 20 gradura, Tuteran salbu, non 24 gradu inguru neurtuko diren.
Asteazken goizean, euri zirina egingo du oraindik ere, nahiz eta berehala garbituko den goizeko hodeitza eta eguzkitsu geratuko den eguna. Tenperaturek ere koska bat egingo dute gora, eta 22-25 graduan izango dira denean.
Ostegunean, giro petrala nagusituko da ostera ere. Asteko bigarren frontea helduko da, eta hodeiak eta euria ekarriko ditu. Giroa, dena den, ez da batere hotza izango, 24-27 graduko tenperaturak egongo baitira.
Erro beretik helduko dio eguratsak ostiralean ere. Lainoak gailenduko zaizkio eguzkiari, euri arriskua baztertu gabe, eta tenperaturak apur bat freskatuko dira.
Asteburua bi zatitan banatuta egongo omen da. Alde batetik, larunbatean giro goibelagoa egongo da, eta, bestetik, hodei gutxi espero dira iganderako.
Zure interesekoa izan daiteke
Abisu horia bero handiagatik igandean ere
35 ºC inguruko tenperaturak espero dira barnealdean. Kostan, berriz, ez dago abisurik, eta tenperaturak 30 ºCtik behera kokatuko dira.
Beroa nagusi igandera arte: 30 ºC-tik gora gaurtik aurrera Euskal Herrian
Araban, abisu horia egongo da indarrean ostiralean eta larunbatean, muturreko tenperatura oso altuengatik, eta Nafarroan alerta laranja ezarri dute ostiral honetan, beroagatik. Igandean, aldaketa etorriko da.
NBEren arabera, El Niño fenomeno meteorologikoa inoiz izan den handiena izan daiteke
Gertakaria urte honen amaieran iritsiko da puntu gorenera, baina 2027an zehar izango ditu ondorioak, eta datorren urtean munduko batez besteko tenperaturak igotzen lagunduko du.
Bero itogarria Euskal Herrira itzuliko da
Asteazken honetan tenperaturek ez dute aldaketa handirik izan, baina ostegunetik nabarmen igoko dira: termometroak 30 ºC-tik gora kokatuko dira Bilbon, Gasteizen eta Iruñean.
Abuztua bigarren hilabeterik beroena izan da 1970etik, eta mendeko lehorrenetakoa Euskadin
Batez besteko tenperatura ohikoa baino 2,4 °C altuagoa izan da, eta muturreko beroak, lehorteak eta prezipitazio handiek markatu dute hilabetea. Gainera, hainbat fenomeno meteorologikok 17 abisu hori aktibatzea eragin dute.
Giro lehorra eta eguzkitsua iraila abiatzeko
Gaur eta bihar leunagoak izango dira tenperaturak, baina asteazken-ostegunetik aurrera beroa nagusituko da atzera. Oro har, astea eguzkitsua izango da, baina kostaldean lehenengo egunotan hodeiak izango dira.
Udako giroa izango da nagusi datozen egunetan, baina euria egin dezake igandean Euskal Herrian
Asteburua tenperatura freskoekin hasiko da, eta termometroak 9 ºC-ra jaitsiko dira Gasteizen larunbatean. Hala ere, maximoak 30 ºC-tik gorakoak izango dira lurraldeko hainbat puntutan. Igandean, berriz, zirimiria egin lezake azken orduetan.
Giro sargoria izango da gaur, hego-haizeak lagunduta
34 ºC-ra go litezke termometroak puntu askotan eta goizean hodei eta ostarteak tartekatuko dira; arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta trumoi-zaparradaren bat bota dezake.
Beroak estutzen jarraituko du, baina ezegonkortasun handiarekin
Hurrengo egunetan, tenperatura altuak izango dira nagusi, baina ezegonkortasun handia izango da. Hala, gaur arratsaldean, esaterako, ekaitza bota dezake; Nafarroan, Aemetek abisu horia ezarri du euriteengatik.
Ur-goraldiak iragarri dituzte Nafarroako ubide txikietan eta sakanetan
Euri zaparrada eta ekaitz gogorren ondorioz hainbat probintziatan, tartean Nafarroan, ezarritako abisuak direla eta, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak albiste meteorologikoei adi egoteko gomendatu die herritarrei.