Bero itogarria zazpigarren egunez, nahiz eta kostaldean brisak atseden pixka bat eman duen
Kantauri isurialdeko barnealdeko bailaretan neurtu dituzte maximoak. Laudio, esaterako, 38,5 gradura iritsi da, inoiz maiatzean izan den altuena. Bihar, osteguna, alerta laranjan jarraituko dugu tenperatura altu iraunkorrengatik.
Zazpigarren egunez jarraian, Euskal Herriak bero itogarria eta uda beteko tenperaturak bizi izan ditu maiatzean. Asteazken honetan, baliorik altuenak Kantauri isurialdeko barnealdeko bailaretan izan dira, eta, estazio meteorologiko askotan, maiatzeko errekorrak hautsi dituzte berriro.
Gaurko tenperatura maximoa Laudion (Araba) izan da. Arratsaldeko lehen orduan, Gardeako estazioak 38,5 ºC-ko balioa izan du. Gainera, Bergaran (Gipuzkoa) 37,3 ºC, Amurrion (Araba) 36,8 ºC, Mañarian (Bizkaia) 35,7 ºC eta Arrasaten (Gipuzkoa) 35,4 ºC erregistratu zirenetik, maiatzeko tenperaturarik altuenak izan dituzte.
Hego Euskal Herriko isurialde mediterraneoan ere beroa itogarria izan da. Tuterako estazioan (Nafarroa) gaurko maximoa 36,7 ºC-koa izan da, eta Zarrakaztelun 35 ºC-ra iritsi dira. Tobillasen (Araba), 34 ºC-ko tenperatura izan da.
Hala ere, gaur izan da tenperaturak atsedena eman duen lekurik. Kostaldean, uretatik oso gertu, brisa sartu da eta termometroak 30 gradutik behera geldiarazi ditu. Hala, Donostiako Santa Klara uharteko estazioan, tenperatura altuena 23,2 ºC-koa izan da, eta Punta Galean, 22,8 ºC-koa.
Tenperatura horiek ahulenen osasunari eragiten diote. Osakidetzak baieztatu duenez, pertsona bat hil da beroaren ondorioz, eta ehun inguru artatu ditu egun bero hauek hasi zirenetik.
Alerta laranjan jarraitzen dugu
Momentuz, orain arte ikusi gabeko beroaldi honek beste egun batez jarraituko du. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak alerta laranja mantenduko du bihar, osteguna, tenperatura altu iraunkorrak izateko arriskuagatik. Euskalmeten arabera, Kantauri isurialdeko barnealdeko bailaretan eta Ebro inguruan 34 ºC inguruko tenperatura izango da; kostaldean, berriz, 29 ºC ingurukoa.
Nafarroan, AEMETek abisu horia ezarriko du 14:00etatik 20:00etara Erriberan, tenperatura altuengatik. Bertan, 36 gradu inguruko tenperatura maximoak espero dira.
Ipar Euskal Herrian ere abisu horian izango dira. Meteo Francek 30 gradu inguruko tenperaturak aurreikusi ditu kostaldean, eta 33 gradu barrualdean.
Ostiral arratsaldetik aurrera iritsiko da aldaketa. Iragarpenen arabera, haizea iparraldera aldatuko da iluntzean eta zerua hodeiez estaltzen hasiko da.
Zure interesekoa izan daiteke
Abisu horia bero handiagatik igandean ere
35 ºC inguruko tenperaturak espero dira barnealdean. Kostan, berriz, ez dago abisurik, eta tenperaturak 30 ºCtik behera kokatuko dira.
Beroa nagusi igandera arte: 30 ºC-tik gora gaurtik aurrera Euskal Herrian
Araban, abisu horia egongo da indarrean ostiralean eta larunbatean, muturreko tenperatura oso altuengatik, eta Nafarroan alerta laranja ezarri dute ostiral honetan, beroagatik. Igandean, aldaketa etorriko da.
NBEren arabera, El Niño fenomeno meteorologikoa inoiz izan den handiena izan daiteke
Gertakaria urte honen amaieran iritsiko da puntu gorenera, baina 2027an zehar izango ditu ondorioak, eta datorren urtean munduko batez besteko tenperaturak igotzen lagunduko du.
Bero itogarria Euskal Herrira itzuliko da
Asteazken honetan tenperaturek ez dute aldaketa handirik izan, baina ostegunetik nabarmen igoko dira: termometroak 30 ºC-tik gora kokatuko dira Bilbon, Gasteizen eta Iruñean.
Abuztua bigarren hilabeterik beroena izan da 1970etik, eta mendeko lehorrenetakoa Euskadin
Batez besteko tenperatura ohikoa baino 2,4 °C altuagoa izan da, eta muturreko beroak, lehorteak eta prezipitazio handiek markatu dute hilabetea. Gainera, hainbat fenomeno meteorologikok 17 abisu hori aktibatzea eragin dute.
Giro lehorra eta eguzkitsua iraila abiatzeko
Gaur eta bihar leunagoak izango dira tenperaturak, baina asteazken-ostegunetik aurrera beroa nagusituko da atzera. Oro har, astea eguzkitsua izango da, baina kostaldean lehenengo egunotan hodeiak izango dira.
Udako giroa izango da nagusi datozen egunetan, baina euria egin dezake igandean Euskal Herrian
Asteburua tenperatura freskoekin hasiko da, eta termometroak 9 ºC-ra jaitsiko dira Gasteizen larunbatean. Hala ere, maximoak 30 ºC-tik gorakoak izango dira lurraldeko hainbat puntutan. Igandean, berriz, zirimiria egin lezake azken orduetan.
Giro sargoria izango da gaur, hego-haizeak lagunduta
34 ºC-ra go litezke termometroak puntu askotan eta goizean hodei eta ostarteak tartekatuko dira; arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta trumoi-zaparradaren bat bota dezake.
Beroak estutzen jarraituko du, baina ezegonkortasun handiarekin
Hurrengo egunetan, tenperatura altuak izango dira nagusi, baina ezegonkortasun handia izango da. Hala, gaur arratsaldean, esaterako, ekaitza bota dezake; Nafarroan, Aemetek abisu horia ezarri du euriteengatik.
Ur-goraldiak iragarri dituzte Nafarroako ubide txikietan eta sakanetan
Euri zaparrada eta ekaitz gogorren ondorioz hainbat probintziatan, tartean Nafarroan, ezarritako abisuak direla eta, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak albiste meteorologikoei adi egoteko gomendatu die herritarrei.