Hego haizeak 20ºC-tik gorako tenperaturak utziko ditu gaur, eta kalima ere ekar dezake
Asteleheneko sargoriaren ostean, gaur egun hodeitsuagoa izango da, baina udaberriko tenperaturarekin jarraituko dugu, atzo baino 2-3º freskoago. Gainera, baliteke Saharako hautsa (gandua) ere etortzea, eta horren ondorioz zeruak horixka ikustea.
Limuria, Bilbon. Argazkia: Orain
Astelehen itogarriaren ostean, termometroak 2-3 inguru jaitsiko dira gaur, asteartea. Tenperaturak 20 ºC-tik gora izango dira, batez ere kostaldean, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera. Gainera, hego haizeak gandu apur bat ekar lezake, eta baliteke zeruak horixkak izatea egunean zehar, Saharako limuriaren ondorioz.
Asteazkenean ostarteak zabalagoak izango dira, baina zeruan erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertuko dira. Hego haizeak indarra galduko du eta arratsaldean iparraldetik joko du. Hori dela eta, tenperaturak behera egingo du Kantauri aldean.
Ostegunerako eguraldi eguzkitsua eta udaberrikoa espero da. Zerua, oro har, hodei gutxirekin egongo da, erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuk egon arren; kostaldean behe-hodei batzuk ere ager daitezke. Behe-lainoa, goizean goiz. Tenperatura minimoak jaitsiko dira kostaldean, eta maximoak ez dira asko aldatuko barnealdean.
Astebururako aldaketa dator, eta euri kontuekin ibiliko gara.
Zure interesekoa izan daiteke
Nola jokatu behar da bero-kolpe baten aurrean?
Beroak estu hartzen gaituenetan, larrialdi zerbitzuak prest daude azkar erantzuteko. Baina, beroari nola aurre egin ikastea garrantzitsua da, eurak ailegatu arte. Adibidez, ura ematea komeni da zorabiatuta dagoenari.
Bero itogarriak atseden emango du, eta tenperaturak 25-30 gradu inguruan kokatuko dira kostaldean
Bero handiena hegoaldean egingo du, batez ere Ebro ibarrean. Gasteizen 35 graduak gaindituko dira.
Alerta laranja asteartera arte luzatu dute, 38 ºC-ko tenperaturarekin barnealdean
Muturreko tenperaturen ondorioz, lurraldearen zati handi bat abisupean jarraituko du; apur bat jaitsiko dira tenperaturak bihar, baina iparraldeko zonalde batzuetan bakarrik.
Uda giroa nagusituko da asteburuan Euskal Herrian, eta igandean 35 gradutik gorako tenperaturak izango dira
Larunbatean udako giroa sendotuko da eta igandean tenperaturek nabarmen egingo dute gora, batez ere barnealdean.
Aste hasiera grisa eta ezegonkorra
Zerua hodeitsu egongo da eta euria egingo du tarteka gaur goizean, baina arratsaldetik aurrera hobera egingo du.
Muturreko beroaldia Europan
Europako herrialde askotan, muturreko tenperaturak dituzte oraindik, 40 gradurainokoak. Beroaldiak muturreko tenperatura historikoak utzi ditu Alemanian, Danimarkan eta Txekian. Herrialde batzuetan, agintariak ur-kanoiak erabiltzen ari dira herritarrak freskatzeko.
Larunbateko beroak euriteak ekarriko ditu igandean Euskal Herrira
Euskadin metro koadroko 15 litro euri baino gehiago pilatu ahal izango dira ordubetean. Ia Nafarroa osoan eta Ipar Euskal Herrian, berriz, alerta laranja ezarriko dute euriteen ondorioz.
Beroak atseden hartuko du igandean, eta ekaitz arriskua izango da hainbat tokitan
Maximoak nabarmen jaitsiko dira. Kostaldean apalagoa izango da aldaketa, aurreko egunetan ere beroenek behera egin dutelako, baita Nafarroa ekialdean eta hegoaldean ere. Ildo horretatik, beroenak 30 ºC azpitik geratuko dira leku gehienetan.
Albiste izango dira: Tenperaturak behera egiten hasi dira, "Ihesi, norbera izateko" dokumentalaren estreinaldia eta lurrikarak Venezuelan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Bero-kupula, ezohiko beroaldia eragiten ari den fenomenoa
Hego haizeak eta eguzki gogorrak tenperaturak sasoiz kanpoko errekorretara eraman dituzte. Bero-kupula deitzen zaio bero-bolada hau eratzen ari den fenomenoari. Hona hemen Euskal Herria itoarazten ari den sargoriaren zergatiak, Arnaitz Fernandez ETBko meteorologoak azalduta.