Giro argia eta egonkorra izango dugu asteon, astelehenean salbu
Tenperatura minimoak freskoak izango dira kostaldean, 7-9 ºC ingurukoak, eta hotz egingo du barrualdean. Maximoei dagokienez, egunek aurrera egin ahala, epelera egingo dute, 20 ºC-tik gorakoak nagusitzeko.
Opor egun batzuetatik bueltan, lanera itzultzeko astea izango dute herritar askok eta askok. Bada, opor osteko ajeari aurre egiteko, itxurazko eguraldia izango dute, EITBko meteorologia zerbitzuak egin duen iragarpenaren arabera. Astelehena izango da salbuespena, giro ezegonkorra eta neguko tenperaturak izango baitira.
Astelehena, esan bezala, goibela izango da isurialde atlantikoan. Tarteka ostarteren bat zabalduko den arren, zaparradak botako ditu, eta ez da baztertzen ekaitzak jotzea. Araba hegoaldean eta Nafarroan, ordea, ez da euri konturik espero. Elur maila nahiko baxu egongo da sasoi honetarako, 1.000 metroan, eta 1.500 metrora igoko da arratsalderako. Tenperaturari dagokionez, bezperakoen antzekoak izango dira. Minimoak 6-7 ºC-koak izango dira Bilbon, Donostian eta Baionan, eta 3-4 ºC-koak, berriz, Gasteizen eta Iruñean. Epelenak 13-14 ºC-ren bueltan ibiliko dira.
Asteartean, egonkortzera egingo du aroak. Behe lainoa sortuko da ohiko lekuetan, baina behin altxatuta, ostarte zabalak izango dira zeruan. Goizaldean eta goizean goiz, hotz egingo du. Tenperatura minimoak 5 ºC baino baxuagoak izan daitezke barnealdean, eta izotza egin dezake. Tenperatura maximoak, berriz, igo egingo dira, eta 15-20 ºC ingurukoak izango dira.
Asteazkena bezperaren tankerakoa izango da, dotoreagoa akaso. Hego ukituko haizea ibiliko denez, tenperaturek gora egingo dute, eta termometroek 18-19 ºC-ko langa gaindituko dute kostaldean, eta hortik gora barnealdean.
Joerak ez du aldaketa nabarmenik aurreikusten ostegunerako, eta giro argi eta atseginaz gozatu ahalko dugu. Tenperatura maximoek gorako bidea hartuko dute, eta 20-22 ºC-koak izango dira. Egotekotan, ostiral arratsalderako iragarri dute aldaketaren bat: hodeitza ugaritzen joango da, eta euririk espero ez bada ere, giro grisagoa aurreikusi dute meteorologoek.
Zure interesekoa izan daiteke
Abisu horia bero handiagatik igandean ere
35 ºC inguruko tenperaturak espero dira barnealdean. Kostan, berriz, ez dago abisurik, eta tenperaturak 30 ºCtik behera kokatuko dira.
Beroa nagusi igandera arte: 30 ºC-tik gora gaurtik aurrera Euskal Herrian
Araban, abisu horia egongo da indarrean ostiralean eta larunbatean, muturreko tenperatura oso altuengatik, eta Nafarroan alerta laranja ezarri dute ostiral honetan, beroagatik. Igandean, aldaketa etorriko da.
NBEren arabera, El Niño fenomeno meteorologikoa inoiz izan den handiena izan daiteke
Gertakaria urte honen amaieran iritsiko da puntu gorenera, baina 2027an zehar izango ditu ondorioak, eta datorren urtean munduko batez besteko tenperaturak igotzen lagunduko du.
Bero itogarria Euskal Herrira itzuliko da
Asteazken honetan tenperaturek ez dute aldaketa handirik izan, baina ostegunetik nabarmen igoko dira: termometroak 30 ºC-tik gora kokatuko dira Bilbon, Gasteizen eta Iruñean.
Abuztua bigarren hilabeterik beroena izan da 1970etik, eta mendeko lehorrenetakoa Euskadin
Batez besteko tenperatura ohikoa baino 2,4 °C altuagoa izan da, eta muturreko beroak, lehorteak eta prezipitazio handiek markatu dute hilabetea. Gainera, hainbat fenomeno meteorologikok 17 abisu hori aktibatzea eragin dute.
Giro lehorra eta eguzkitsua iraila abiatzeko
Gaur eta bihar leunagoak izango dira tenperaturak, baina asteazken-ostegunetik aurrera beroa nagusituko da atzera. Oro har, astea eguzkitsua izango da, baina kostaldean lehenengo egunotan hodeiak izango dira.
Udako giroa izango da nagusi datozen egunetan, baina euria egin dezake igandean Euskal Herrian
Asteburua tenperatura freskoekin hasiko da, eta termometroak 9 ºC-ra jaitsiko dira Gasteizen larunbatean. Hala ere, maximoak 30 ºC-tik gorakoak izango dira lurraldeko hainbat puntutan. Igandean, berriz, zirimiria egin lezake azken orduetan.
Giro sargoria izango da gaur, hego-haizeak lagunduta
34 ºC-ra go litezke termometroak puntu askotan eta goizean hodei eta ostarteak tartekatuko dira; arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta trumoi-zaparradaren bat bota dezake.
Beroak estutzen jarraituko du, baina ezegonkortasun handiarekin
Hurrengo egunetan, tenperatura altuak izango dira nagusi, baina ezegonkortasun handia izango da. Hala, gaur arratsaldean, esaterako, ekaitza bota dezake; Nafarroan, Aemetek abisu horia ezarri du euriteengatik.
Ur-goraldiak iragarri dituzte Nafarroako ubide txikietan eta sakanetan
Euri zaparrada eta ekaitz gogorren ondorioz hainbat probintziatan, tartean Nafarroan, ezarritako abisuak direla eta, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak albiste meteorologikoei adi egoteko gomendatu die herritarrei.