Frantziak NBEko Segurtasun Kontseiluaren premiazko bilera eskatu du, Israelek Libanon egindako operazioengatik
Apirilaren erdialdean, Israelek 'lerro hori' bat ezarri zuen (Gazan aplikatzen duena bezalakoa), bi herrialdeen arteko mugatik hamar bat kilometrora doana, eta bien arteko perimetroa Israelgo tropek inbaditu zuten. Azken egunotan, indar armatuak lerro horretatik aurrera egiten ari dira.
Jean-Noel Barrot Frantziako Atzerri ministroak igande honetan iragarri duenez, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren premiazko bilera eskatu du, Israel Libanon egiten ari den operazio militarrengatik.
BFMTV telebista kateari eskainitako elkarrizketa batean, Barrotek adierazi du "ezerk ezin duela justifikatu Israelgo operazio militarrak Libanon luzatzea, ezta Libanoko lurraldea gero eta gehiago okupatzea ere".ç
Israelen eta Hizbulá mugimendu xiitaren arteko erasoak egunerokoak dira, nahiz eta teorian, apirilaren 17tik su-etena indarrean egon.
Bestalde, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak ostiralean iragarri zuen Israelgo Armadak Litani ibaia zeharkatu zutela, bi herrialdeen arteko mugatik 30 kilometro iparraldera, eta aurrera jarraitzeko agindu zien. Operazioaren helburua Hizbulá garaitzea omen da.
"Israelen operazioen luzapen hau, aurrerabide hau, Israelek su-eten akordioan hartutako konpromisoen, nazioarteko zuzenbidearen (...) eta Israelen interesen eta segurtasunaren aurkakoa da", esan du gaur Frantziako diplomaziaren buruak. Eta ohartarazi duenez, "bonbardatutako herri bakoitzak, okupatutako herri bakoitzak, hildako zibil bakoitzak Hizbulá indartzen du epe luzera".
Apirilaren erdialdean, Israelek 'lerro hori' bat ezarri zuen (Gazan aplikatzen duena bezalakoa), bi herrialdeen arteko mugatik hamar bat kilometrora, eta bien arteko perimetroa Israelgo tropek hartu zuten. Azken egunotan, indar armatuek lerro horretatik haratago lurrak inbaditzeari ekin diote.
Operazioen zabalkundeak nazioarteko kritikak eragin ditu eta gatazkaren gaineko presio diplomatikoa areagotzea ekarri du, baina oraingoz ez du emaitzarik eman.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.