Ukrainak 350 drone baino gehiago jaurti ditu Errusiara; tartean, Mosku eta San Petersburgora
Bezperan, Errusiako Armadak Ukrainako hainbat hiriren kontra egindako erasoetan gutxienez 21 pertsona hil eta ehun lagun baino gehiago zauritu ziren.
San Petersburgo hiriko petrolio instalazio baten aurka egindako erasoa. Volodimir Zelenskik Xn argitaratutako bideotik ateratako irudia.
Ukrainako Armadak 350 drone baino gehiago jaurti ditu goizaldean Errusiako hainbat hiriren aurka (Mosku, San Petersburgo eta Leningrad eskualdeetan), Errusiako Defentsa Ministerioak eta bertako agintariek astezken honetan baieztatu dutenez.
Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak sare sozialetan zabaldu duen mezuan azaldu duenez, hainbat instalazio garrantzitsuri eraso egin diete indar ukrainarrek; besteak beste, San Petersburgoko petrolio instalazio bati, Tambov eskualdeko armagintza sektoreko enpresa bati eta Kronstadt hiriko base militar bati.
Alexander Beglov San Petersburgoko gobernadoreak sare sozialetan zabaldutako informazioaren arabera, Ukrainako indarrek "azpiegiturei" eraso diete Kronstadt, Kirovski eta Krasnoselski hirietan. Kalteez gain, hainbat zauritu daudela baieztatu du.
Bestalde, gutxienez zazpi pertsona hil dira Donetsk eskualdean (eskualde ia osoa Errusiaren kontrolpean dago), Ukrainak autobus baten aurka drone bat jaurti ondoren.
Denis Pushilin Donetskeko gobernadore errusiazaleak sare sozialetan azaldu duenez, "zazpi zibil hil dira" eta hamaika "larri" zauritu dira.
Atzo, Errusiako Armadak Ukrainako hainbat hiriren kontra egindako erasoetan gutxienez 21 pertsona hil eta ehun lagun baino gehiago zauritu ziren.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.