TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: EITB Data cannabisaren kontsumoaren inguruan, gobernu bilera Bilboko Carlton hotelean eta Ekialde Hurbileko azken ordua

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

cannabis (ez da derrigorrez egilea aipatu behar,  baina egin daiteke)

Marihuana landareak. Artxiboko argazkia: Egile-eskubiderik gabeko irudia

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko apirilaren 21ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- EITB Data, cannabisaren kontsumoaren inguruan: Euskadin bizi diren herritarren % 55ek probatu dute inoiz cannabisa; Nafarroan, berriz, % 45ek kontsumitu dute inoiz substantzia hori. Cannabisa kontsumitzen hastrko batez besteko adina Hego Euskal Herrian 18 urte ingurukoa da. 13 urterekin gazteen % 3k probatu dute cannabisa; 17 urterekin, % 37k; eta 19 urterekin, % 54k kontsumitu dute cannabisa.

- Gobernu bilera, Bilboko Carlton hoteleanEusko Jaurlaritzak Bilboko Carlton hotelean egingo du gobernu bilera, Agirreren Jaurlaritzaren 90. urteurrena dela eta.

- Ekialde Hurbileko azken orduaSu-etena agortu atarian ikusteko dago Iran eta Ameriketako Estatu Batuak berriro negoziazio mahaian eseriko diren. Estatu Batuetako negoziatzaileen talde Pakistanera abiatu da, baina Iranek ez du oraingoz baieztatu negoziazioen bigarren errondan parte hartuko duen.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X