Biztanleen % 44k baino ez dute uste cannabisa osasunerako arriskutsua dela; tabakoaren kasuan, berriz, % 96k
Cannabisaren arriskuaren pertzepzioa aztertutako drogen artean apalena da, EITB Datak jaso duenez. Pertzepzio apala izatearekin prebalentziarekin lotuta egon daiteke, eta talka egiten du intoxikazioengatiko larrialdietako datuekin.
Cannabisa da euskal gizartean osasunerako arriskuaren pertzepziorik txikiena duen drogetako bat. EITB Datak bildutako datuen arabera, herritarren % 44k uste dute cannabisaren kontsumoak “osasunerako arazo asko edo nahiko” eragiten dituela. Tabakoaren kasuan, aldiz, % 96k uste dute “nahiko edo arazo asko” sor ditzakeela.
Hala, aztertutako drogen artean, cannabisa da arriskuaren pertzepziorik txikiena duena; tabakoa, berriz, handiena. Ondoren, kokaina agertzen da (% 80k uste dute “nahiko edo arazo asko” sor ditzakeela).
Kanpainak eta cannabisa
EITB Dataren azken txostenak dio “tabakoaren inguruko kontzientziazio kanpainek eta zigarroen kontsumoarekiko estigma sozialak" eragina izan dutela herritarren pertzepzioan. “Beste substantzia batzuen kasuan, ordea, kanpainek ez dute intentsitate bera izan edo ez dira hain eraginkorrak izan”, jaso du.
Azterlanak nabarmendu du, halaber, arriskuaren pertzepzio txikiagoa izatea lotuta egon daitekeela cannabisaren prebalentziarekin euskal gizartean.
Eragina eguneroko bizitzan
EITB Dataren arabera, cannabisaren noizbehinkako kontsumitzaileen % 58k —azken 12 hilabeteetan gutxienez behin kontsumitu dutenek— kontsumo kontrolatua dute, eta horrek ez du eragin nabarmenik egunerokoan.
Horren aurrean, aldiz, % 14k mendekotasun handia garatu dute. Horrez gain, % 22 inguru “arriskuko kontsumitzaileak” dira, eta alerta seinaleak dituzte, baina “kontrola galdu” gabe. Azkenik, % 7k “menpekotasun moderatua” izan dezakete, eta memorian, harremanetan edo errendimenduan ondorio negatiboak pairatu.
Bestalde, cannabisare arriskutsua den pertzepzioa apala izateak kontraste handia du intoxikazioengatiko larrialdietako Euskadiko datuekin. 2003tik hona, legez kanpoko drogen kontsumoak eragindako larrialdien % 34 cannabisak eragin ditu, eta % 28, benzodiazepinek. Estatistika honetan, alabaina, ez dira sartu alkoholaren gehiegizko kontsumoagatik egindako ospitaleratzeak.
Cannabisaren kontsumoagatik larrialdietara jotzen dutenek, oro har, honako sintomak izaten dituzte: takikardiak, arnasteko zailtasunak, kontzientzia-nahasmenduak, psikosi akutua, antsietatea, paniko krisiak eta, kasu larrienetan, koma.
Larrialdietako datuak
Gainera, cannabisa da paziente bakoitzeko batez beste ospitaleratze-egun gehien eragiten dituen bigarren droga, benzodiazepinen atzetik.
Azken bi hamarkadetan, batez beste, pazienteko 13,4 eguneko ospitaleratzeak eragin ditu.
Azkenik, desintoxikazio tratamenduei dagokienez, cannabisa da ospitaleratze gehien eragiten duen bigarren droga, kokainaren ondoren.
Zure interesekoa izan daiteke
Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak
Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".
Gasteizek gogortu egingo du animalien ordenantza: 200 euro pixa eta gorozkiak ez garbitzeagatik, nahitaezko asegurua eta 100.000 eurorainoko isunak
Ordenantzaren eguneraketak arau-hauste arinak gogortuko ditu: egun 750 eurotik beherakoak eta 3.000 eurora iritsiko dira orain. Berritasunen artean, animalien pixa urez garbitzeko betebeharra dago, eta hori ez betetzeak 200 euroko isuna izango du.
Trafikoa bere onera etorri da N-634an, Galdakao parean, istripu baten ondorioz ia bi orduz itxita egon ondoren
Ezbeharra 14:45ean gertatu da Kortederrako gasolindegitik gertu, 96. kilometroan. Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute, eta pertsona bat zauritu da.
Sua berriro piztu da Derion, goizaldean itzali eta ordu gutxira
Sua asteleheneko 20:30ak aldera piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean, Loiuko aireportutik gertu. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren goizaldeko 05:30ak aldera, sua berriro piztu da eta lanean ari dira une honetan, sugarrak itzaltzen.
Zestoako jaietan pertsona bati egindako eraso "bortitza" salatu dute
Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, lagun bat "bortizki" kolpatu zuten, eta erasoaren ondorioz, hezur haustura eta buruan zauriak izan zituen. Hori dela eta, ospitalera eraman zuten, eta Neurologia Zerbitzuan dago ingresatuta. Bestalde, Segurtasun Sailak zehaztu du irailaren 9ko gauerdian gertatu zela erasoa, eta biktima 40 bat urteko gizonezko bat dela.
Sexu-askatasunaren aurkako delituak batez beste % 8 hazi dira Euskadin
2025ean 2.200 kasu salatu ziren. Fiskaltzaren memoriak ohartarazi duenez, adingabeei zuzendutako prebentzio eta kontzientziazio lanak "ez dira funtzionatzen ari".
Justizia Anderrentzat plataformak gezurretan aritzea leporatu die Santurtziko Udalari eta poliziari
Ander S. T. poliziaren indarkeriak hil zuela frogatuko omen dute prozesu judizialean, eta frogetako bat aurkeztu dute: atxiloketaren bideoa. Plataformak manifestazioa deitu du urriaren 3an.
Ikasle-egoitza ala partekatutako pisua? Unibertsitateetako egoitzen eskariak gora, alokairuen garestitzeagatik
Etxebizitza partekatua aurkitzea gero eta zailagoa da, eta egoitza eta pisuaren arteko prezio-aldea txikitu egin da. Ikasle-egoitza batzuk %100eko okupaziotik gertu daude: erosotasunak, zerbitzuek eta banakako gelek gero eta ikasle gehiago erakartzen dituzte.
Espetxera eraman dute motozerra batekin hainbat gazte mehatxatu zituen gizona
Leporatzen dizkioten gertakariak irailaren 12ko goizaldean jazo ziren. Aurrekari polizialak zituen gizon hori hainbat pertsonari segika ibili zen Algortan, motozerra bat eskuetan zuela.
Eguraldi aldaketa gaurtik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.