EHUk estatutu berriak onartu ditu Klaustroaren %73,7ren babesarekin, eta izen ofiziala euskarazkoa izango da
Besteak beste, hartutako erabakien artean dago euskal unibertsitate publikoa Euskal Herriko Unibertsitate izena ematea, euskaraz, iazko ekainean aurkeztutako EHU marka berriaren ildotik.
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Klaustroak euskal unibertsitate publikoaren estatutu berriak onetsi ditu astearte honetan, klaustrokideen %73,7ren babesarekin. Era berean, erakundearen izena zein izango den erabaki dute Bilboko Bizkaia Aretoan egindako bilkuran, eta Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) izango da izen ofiziala.
Horrela, EHUko iturriek ohar bidez adierazi dutenez, estatutu berriei esker, ikasleen eta irakasle-ikertzaile ez iraunkorren ordezkaritza handiagoa izango da aurrerantzean Unibertsitateko organoetan, eta Unibertsitatea osatzen duten egiturek autonomia eta presentzia gehiago izango dute.
Onartutako testuan jasotzen denez, EHU "unibertsitate plural eta feminista da, LGTBI+ baloreen defendatzailea, bizikidetzaren aldekoa eta komunitatea osatzen duten kolektibo guztiak aintzat hartzen dituena".
Ildo berean, unibertsitateko organoetan gehitu egin da ikasleen eta irakasle-ikertzaile ez iraunkorren ordezkaritza eta haztapena errektorea aukeratzeko hauteskundeetan.
Hala, EHUren Klaustroak oniritzia eman dio saiora aurkeztutako estatutu proiektuari. Ia ehun alegazio ebatzi dituzte parte-hartze oso zabalarekin, eta Klaustroaren 237 kideetatik % 85ek parte hartu dute.
Era berean, klaustrokideek hiru aukeren artean gehiengoz bozkatu duten izen ofiziala Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) izan da, aldeko 106 botorekin. Hala, iazko ekainean aurkeztutako marka berriaren ildotik, euskarazko izena izango du Unibertsitateak aurrerantzean.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera