INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute bikotekideari eraso egiteagatik, Gasteizen

Bizilagunek 092 telefonora deitu zuten, ohartarazteko etxebizitza batean oihuak eta kolpe-danbadak entzuten zirela. 

Policía Local de Vitoria-Gasteiz
Gasteizko udaltzaingoa. Argazkia: EITB

Gasteizko udaltzainek 47 urteko gizon bat atxilotu zuten astelehenean, genero-indarkeria egotzita, bikotekideari eraso egiteagatik, Udaltzaingoak prentsa-ohar batean jakinarazi duenez.

Bizilagunek 092 telefonora deitu zuten, 15:45ak aldera, Anglo auzoko etxebizitza batean oihuak entzuten zirela adieraziz, eztabaida gogor bat izan zitekeelakoan. Udaltzaingoa bertaratu zen eta bikotekideak elkarrizketatu zituzten, banandurik. 

Testigantzak jaso ondoren eta emakumearen lesioak ikusita, agenteek ustezko erasotzailea atxilotu zuten. 

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa), eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik. Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, dei-zerrendatik ezabatu egin behar da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X