Marisol Iparragirreri erdi-askatasuneko erregimena ukatu dio epaileak
100.2 artikulua aplikatuta, joan den martxotik, lo egitera joaten zen espetxera, aste barruan eta asteburuetan. Erabaki horren ondorioz, espetxean gelditu beharko du. Iparragirreren abokatuak EITBri aurreratu dio helegitea aurkeztuko dutela.
Marisol Iparragirre, gaur, Donostiako espetxean sartzen. Argazkia: EITB Media
Marisol Iparragirre Anboto ETAko presoari martxotik zuen erdi-askatasuneko erregimena ukatu egin dio Jose Luis Castro Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Ataleko epaileak. Lo egitera joaten zen espetxera, aste barruan eta asteburuetan. Gaur jakin den ebazpenaren ondorioz, espetxean gelditu beharko du. Neurri bera ezarri diote Juan Ramon Carasatorre presoari.
Bi kasuetan, espetxeetako araudiko 100.2 artikulua ez ezartzea eskatzen du autoak, eta neurri hori moldatzea, "bidegabe" erabiltzen ari direlakoan. Epaileak iritzi dio erdi-askatasunak "espektatiba faltsuak" eragiten dizkiela presoei, eta "ezinegona", biktimei zein herritarrei.
Iparragirreri dagokionez, leporatu zizkioten delituen "larritasuna" gogora ekarri ditu epaileak, eta nabarmendu du zigorraren (30 urteko espetxe-zigorra) hiru laurdenak laster beteko dituela, 2027an. Nolanahi ere, 2034ra arte ez du zigorra beteta izango.
Halaber, bere arrazoietan, magistratuak azaldu du espetxe-zigorra malgutzea "salbuespenezko neurria" dela, eta ondo "justifikatu" behar dela, preso bakoitzaren ibilbide zehatza kontuan hartuta.
Iparragirreren espetxe-txostenek haren "jarrerak bilakaera positiboa" izan duela ere badio autoak. Besteak beste, delituak aitortzea, ezarritako kalte-ordainak ordaintzea, indarkeria gaitzestea eta biktimei barkamena eskatzea aipatzen dira autoan. Nolanahi ere, gaineratzen da epaitegiek ez diotela baimenik izan, eta ezin dela haren bilakaeraren gaineko baloraziorik egin.
Hala, Fiskaltzaren irizpidea ontzat eman du Castro epaileak. Ministerio Fiskalak Anbotori Eusko Jaurlaritzak emandako erdi-askatasuneko erregimenaren aurka egin zuen, eta Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralari Espetxe Araudiaren 100.2 artikuluaren aplikazioa berrikusteko eskatu zion.
Castroren arabera, Jaurlaritzak bere erabakian ez zuen azaldu zer dela eta ez zituen ezarri presoen gradu progresioetarako legediak ezartzen dituen "mekanismo juridikoak".
Carasatorreren kasuan, epaileak zehazten du espetxeko zuzendaritzak alde bakarrez erabaki zuela presoari 100.2 artikulua ezartzea, alegia, kartzelako zigor batzordeak ez zuela proposatu ere egin.
Jaurlaritza: "Ez dago legez kanpoko jardunik"
Eusko Jaurlaritzak "errespetua" agertu du erabakiaren aurrean, eta uste du Zuzenbide Estatuak dituen "berme mekanismoen" barruan kokatzen dela.
Halere, Justizia eta Giza Eskubideen Sailak argi du erdi-askatasuna ezartzeko bere erabakia "legezkoa" izan dela. Zehaztu dutenez, aipatutako artikulua ezartzerakoan irizpideen "ponderazio ezberdina" dago auziaren muinean.
Jaurlaritza "egungo legedia ezartzen" ari dela gaineratu dute.
Sareren erreakzioa
Sarek gogor kritikatu du Marixol Iparragirre eta Juan Ramon Karasatorre euskal presoei espetxe araudiaren 100.2 artikulua aplikatzeari uko egin dion ebazpen judiziala. Herritarren sarearen arabera, "justiziarekin zerikusi gutxi duen eta mendekuarekin zerikusi handia duen" jarrera islatzen du erabakiak, esparru judizial, politiko eta mediatikoetatik bultzatua.
Herritarren sarearen arabera, gainera, "lobby mediatiko"en presioak daude, eta presio horiek eragina dute horrelako erabakietan, espetxe-eremuan neurri arruntak aplikatzea eragozten baitute.
Covite
Kolektiboak azpimarratu du auto judizialek berresten dutela 100.2 artikulua salbuespenezko neurria dela, eta ezin dela erabili terrorismoagatik kondenatutako pertsonen espetxe-erregimena malgutzeko ohiko bide gisa. Ildo horretan, azpimarratu du hori aplikatzeko justifikazio indibidualizatua eta tratamendu-programa espezifiko bat egon behar dela, eta baldintza horiek, ebazpenen arabera, ez zirela betetzen kasu horietan.
COVITEk gaineratu du, ebazpen judizialek bere ustez hartu behar ez ziren administrazio-erabakiak zuzentzen dituztela. Kolektiboaren ustez, kasu horietan 100.2 artikulua erabiltzeak motibazio nahikoa ez izatea eta ezohiko aplikazioa dakar, beharrezko lege-babesik gabe.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gazte batzuek Felipe VI .a erregearen irudi bati burua moztu ziotela eta
Gertakariak igandean jazo ziren, Ernaik faxismoaren kontra deitutako martxan. Donostiako alkateak eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ekintzok gaitzetsi dituzte.
Anduezak, estatutu berriaz: "Adostu beharrekoa Konstituzioaren barruan egongo da"
Halaber, jeltzaleei beste abisu bat ere helarazi die: EH Bildurekin hizkuntza eskakizunen inguruan akordioa sinatzea "oso larria" izan zela eta halako "leialtasuna eza" ezin dela errepikatu esan die.
PSOEk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak CIS inkestaren arabera, Ceutako krisiaren ostean bi puntu jaitsi arren
Iraileko CIS inkestak aurreikusi du PSOEk botoen % 31 lortuko lukeela, PPk % 25,5 eta Voxek % 16,6. Alderdi Popularrak lau hamarren egingo luke behera; ultraeskuinak, berriz, 1,3 puntu gora. Halaber, EH Bildu EAJren aurretik geldituko litzateke, hurrenez hurren, botoen % 1,3 eta 0,7 lortuta.
Chivitek agerraldia egingo du asteazkenean Nafarroako Parlamentuan, Belateko obren geldialdia dela eta
Legebiltzarreko Mahaiak premiazko bilkura finkatu du oposizioko hainbat taldek eskatuta, lanak erabat geldirik daudela eta 8,5 milioiko gainkostuaren ordainketa juridikoki blokeatuta dagoela.
Donostiak lore eskaintza batekin omendu ditu frankismoaren biktimak Memoria Historikoaren Egunean
Jon Insausti alkateak ekitaldian azpimarratu du "Donostia erreferentea da memoria demokratikoan", eta berretsi du gerraren eta diktaduraren ondorioz indarkeria, errepresioa eta erbestea jasan zutenei errekonozimendua eta ordaina emateko konpromisoa dutela.
Segurtasunaren gaineko azterketa sakona aldarrikatu du Diez Antxustegik, alarmismoetatik aldenduz
ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, beharrezkoa da EAJk eta PSEk eskatutako batzar monografikoa egitea.
Lander Martinez: "Egia da aurrekontuak aurkeztu egin behar direla, eta gu horretan tinko egongo gara"
Sumarreko diputatuak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan nabarmendu du PSOEri beren eskariak mahai gainean jartzeko lanean ari direla. "Aurrekontuak aurrera joaten ez badira, pentsatu beharko dugu zer egin, baina aurrera ateratzen ditugun gauzekin uztailera arte heltzeko moduan gaude", adierazi du.
Pradalesek "erantzukizuna" eskatuko die alderdiei ostegun honetan, nazioartean dagoen ziurgabetasunari aurre egiteko
Lehendakariak gatazka geopolitikoen, inflazioaren eta eraldaketa teknologikoaren testuinguruan kokatuko du politika orokorreko osoko bilkura, eta euskal eredua defendatuko du zerbitzu publikoak, ekonomia eta ongizatea indartzeko bide gisa.
Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko osoko bilkura, zuzenean
09:30etatik aurrera, Eusko Legebiltzarrak ikasturte politikoari hasiera emateko osoko bilkura egingo du.
Albiste izango dira: lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da, oposizioak irabazi du Suedian eta Euskal Zinemaren Galaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.