Auzitegi Nazionala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fiskaltzak ETAko buruzagi ohi Marisol Iparragirreri emandako erdi-askatasuneko erregimenaren aurka egin du

Fiskaltzak Espetxe Araudiaren 100.2 artikuluaren aplikazioa berrikusteko eskatu du; txostenak, baina, ez du Eusko Jaurlaritzaren erabakia eten.

Marisol Iparragirre "Anboto" Auzitegi Nazionalean

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak ETAko buruzagi ohi Marisol Iparragirre Anbotori emandako erdi-askatasuneko erregimenaren aurka egin du, eta Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralari Espetxe Araudiaren 100.2 artikuluaren aplikazioa berrikusteko eskatu dio.

Fiskaltzaren ustez, Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakiak “ezkutuko hirugarren gradua” dakar, eta zalantzan jarri du ebazpenaren motibazioa.

Hala ere, Fiskaltzaren txostenak ez du neurriaren aplikazioa eten; hortaz, Anbotok egungo erregimenari eutsiko dio epaileak erabakia hartu arte.

Zure interesekoa izan daiteke

borja semper
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Semperrek EAJri eskatu dio Estebanen hitzekin "koherente" izateko

Datorren asteazkenean, PPk mozio bat aurkeztuko du Senatuan, Espainiako Gobernuaren jokabidea gaitzestea eskatzeko. Hedabideen aurrean egindako agerraldian, Borja Semper PPko bozeramailea Gobernua babesten duten alderdiei zuzendu zaie, eta bereziki EAJri, ekimena babestea eskatzeko. Uste du aukera aparta dutela jeltzaleek Aitor Esteban EBBko presidenteak asteburuan esandakoekin "koherente" izateko.

Mancisidor
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arartekoak ofiziozko espedientea ireki du Ertzaintzak Loiun izan zuen jokabidearen aurrean

Ebazpenean, Arartekoak adierazi du "gertaeraren larritasunak eta horrek izan duen eraginak" bultzatuta hartu duela espedientea zabaltzeko erabakia, egiaztatu nahi duelako indarraren erabilera eta Barne Arazoetarako Buruzagitzak abiatutako barne ikerketa bat datozen "aplikatu beharreko arauekin eta Segurtasun Sailak ekintza polizialen inguruan zehaztutako jarraibideekin".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X