Iparragirrek eta Azpiazuk eragindako mina aitortzen duten gutunak egin ditu publiko Auzitegi Nazionalak, auto banatan
Biktimei zuzendutako hiru gutun dira publiko egin direnak, Iparragirreren bat eta Aspiazuren bi. Eragindako mina aitortzen dute ETAko buruzagi izandakoek.
Garikoitz Aspiazuk idatzitako gutunetako baten irudia.
"Aitortzen dut eragindako mina, eta horren kontzientzia osoa dut. Idatzi honekin nire atsekabea azaldu nahi diet, bereziki, ondorioak zuzenean jasan zituztenei". Marisol Iparragirre Anboto ETAko buruzagi ohiak biktimei zuzendutako gutun batetik ateratako hitzak dira. 2026ko urtarrilaren 26ko data du, eta gaur egin du publiko Auzitegi Nazionalak, presoari Eusko Jaurlaritzak emandako erdi-askatasuneko erregimena bertan behera uzteko kaleratutako autoan.
Hain zuzen, gutun hori erabili zuen Jaurlaritzak 100.2 artikuluaren bidez aipatutako erregimena ezarri izana arrazoitzeko. Testuan, Iparragirrek onartzen du bere ekintzen ondorioek ez dutela atzera bueltarik, eta damua agertzen du. "Ez errepikatzeko konpromiso irmoa berretsi nahi dut, eta elkarrizketaren bideen aldeko apustua egin, bai gatazkak konpontzeko, bai zauriak sendatzeko", idatzi du.
Era berean, Garikoitz Aspiazu Txeroki ETAko presoaren bi gutun ere zabaldu ditu ANk, beste auto batean. Kasu honetan, aurrekoan ez bezala, Jaurlaritzaren erabakia berresten du epaileak.
Eskutitzetako batean, ETAren biktima guztiei zuzentzen zaie Aspiazu, bere hitzekin eta ekintzekin eragin duen mina arintzen eta sendatzen laguntzeko asmoa agertuz. "Espero dut eta desiratzen dut nire hitzek eta nire ekintzek, ahal den neurrian, eragindako mina arintzea eta sendatzea; min hori neure egiten dut, enpatiaz eta zintzo".
ETAko aparatu militarreko buruetako bat izan zenak onartzen du bere eboluzio pertsonala aitatasunari lotuta dagoela. "Bizikidetzari egin diezaiokedan ekarpen handiena nire seme-alabak tolerantzian, indarkeriarik ezean eta bakean heztea da, biktimen mina ahal den neurrian sendatzeko", adierazi du, iazko martxoan izenpetutako gutunean.
Iraganean indarkeria jasan zuten pertsonei kalterik ez egiteko edo sufrimendu gehiago ez gehitzeko konpromisoa agertu ondoren, presoak dio eragindako kaltea konponezina den arren, oraina eta etorkizuna bakean eta bizikidetzan eraikitzeko urratsak ematea posible dela.
Iparragirre 600 urtetik gorako espetxe-zigorra ari da betetzen, eta Aspiazu. ia 400 urtekoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gazte batzuek Felipe VI .a erregearen irudi bati burua moztu ziotela eta
Gertakariak igandean jazo ziren, Ernaik faxismoaren kontra deitutako martxan. Donostiako alkateak eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ekintzok gaitzetsi dituzte.
Anduezak, estatutu berriaz: "Adostu beharrekoa Konstituzioaren barruan egongo da"
Halaber, jeltzaleei beste abisu bat ere helarazi die: EH Bildurekin hizkuntza eskakizunen inguruan akordioa sinatzea "oso larria" izan zela eta halako "leialtasuna eza" ezin dela errepikatu esan die.
PSOEk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak CIS inkestaren arabera, Ceutako krisiaren ostean bi puntu jaitsi arren
Iraileko CIS inkestak aurreikusi du PSOEk botoen % 31 lortuko lukeela, PPk % 25,5 eta Voxek % 16,6. Alderdi Popularrak lau hamarren egingo luke behera; ultraeskuinak, berriz, 1,3 puntu gora. Halaber, EH Bildu EAJren aurretik geldituko litzateke, hurrenez hurren, botoen % 1,3 eta 0,7 lortuta.
Chivitek agerraldia egingo du asteazkenean Nafarroako Parlamentuan, Belateko obren geldialdia dela eta
Legebiltzarreko Mahaiak premiazko bilkura finkatu du oposizioko hainbat taldek eskatuta, lanak erabat geldirik daudela eta 8,5 milioiko gainkostuaren ordainketa juridikoki blokeatuta dagoela.
Donostiak lore eskaintza batekin omendu ditu frankismoaren biktimak Memoria Historikoaren Egunean
Jon Insausti alkateak ekitaldian azpimarratu du "Donostia erreferentea da memoria demokratikoan", eta berretsi du gerraren eta diktaduraren ondorioz indarkeria, errepresioa eta erbestea jasan zutenei errekonozimendua eta ordaina emateko konpromisoa dutela.
Segurtasunaren gaineko azterketa sakona aldarrikatu du Diez Antxustegik, alarmismoetatik aldenduz
ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, beharrezkoa da EAJk eta PSEk eskatutako batzar monografikoa egitea.
Lander Martinez: "Egia da aurrekontuak aurkeztu egin behar direla, eta gu horretan tinko egongo gara"
Sumarreko diputatuak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan nabarmendu du PSOEri beren eskariak mahai gainean jartzeko lanean ari direla. "Aurrekontuak aurrera joaten ez badira, pentsatu beharko dugu zer egin, baina aurrera ateratzen ditugun gauzekin uztailera arte heltzeko moduan gaude", adierazi du.
Pradalesek "erantzukizuna" eskatuko die alderdiei ostegun honetan, nazioartean dagoen ziurgabetasunari aurre egiteko
Lehendakariak gatazka geopolitikoen, inflazioaren eta eraldaketa teknologikoaren testuinguruan kokatuko du politika orokorreko osoko bilkura, eta euskal eredua defendatuko du zerbitzu publikoak, ekonomia eta ongizatea indartzeko bide gisa.
Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko osoko bilkura, zuzenean
09:30etatik aurrera, Eusko Legebiltzarrak ikasturte politikoari hasiera emateko osoko bilkura egingo du.
Albiste izango dira: lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da, oposizioak irabazi du Suedian eta Euskal Zinemaren Galaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.